Jarraitu

hasi zenean eta umeak etxera bidali zituztenean, eskolak ordenagailu bidez jasoko zituztela esan ziguten telebistan. Irudietan agertzen zirenak, ordea, Armentia edota Olabide bezalako ikastetxe pribatuak ziren. Baina zer gertatzen ari da —Jaurlaritzak ukatzen dituen— ghetto eskoletan?

Ume askok [gehienek ez bada] ez dute internetik, ez eta ordenagailurik ere. Maisu-maistrek materiala prestatu eta bi astean behin ikasleen gurasoek egindako etxerakolanak tutoreei entregatu eta lan berria jasotzen dute etxera eramateko.

Erakutsi haria

Gaur, eskolek jaso duten ohar baten bidez, jakinarazi diete eskoletara gerturatzen diren gurasoek isuna jasoko dutela.

Nola demontre nahi ote dute orduan ume eta gaztetxoek eskolako lanak egin ditzaten? Ala baliabide ekonomiko gutxien dituztenek ez dute hezkuntzarik merezi?

Erakutsi haria
Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.