Astea amaitzeko albiste pozgarri bat: Movim eguneratu eta euskarazko itzulpena gehitu dute.
mov.im/?node/pubsub.movim.eu/M
Ez dago erabat amaituta baina tira

Egun batzuk ziztu bizian doaz eta beste batzuk ze luzeak egiten diren 😩

Mozilla, zure erabiltzaileak hartzera datoz!

Scam, pyramid scheme, environmental disaster: Vivaldi boss shares his thoughts on crypto-coins: theregister.com/2022/01/14/viv

ESKAINTZA: 2015eko Moto E LTE "surnia"
• 4,5 hazbete
• Snapdragon 410
• GB 1 RAM
• 8 GBko edukiera + SD aukeran
• 2390 mAh
• 130 x 67 x 12 mm, 145 g.

Estetikoki egoera bikaina, hautsa baino ez.
SIM txartelarekin bateriak ez du luze irauten.
/e/ aurreinstalatuta dauka baina eguneratu behar zaio.
Badirudi ere instalatu dakiokela: wiki.postmarketos.org/wiki/Mot

• Prezioa: debalde
• Jasotzeko tokia: Gasteizko autokarabanen aparkalekua
• Unea: astelehenetik ostiralera, 18:00etatik aurrera.

Batek daki zenbat kontzertu deskargatu ditudan baina 411 GB baino gehiago eta ratioa apurka-apurka goruntz doa. Ea urte berri honen amaieran are gehiago igotzea lortzen dudan.

Agian ez zen idea ona izan goizeko ordubatean caddy zerbitzariaren konfigurazioarekin endredatzen hastea. A ze logurea!

Gabon-gaua ospatzeko, normalean, 12 edo 13 lagun elkartzen gara. Pandemia dela-eta, ordea, gurasoekin baino ez dut ospatzen, eta eskertzen dut. Askoz ere atseginagoa iruditzen zait.

Eguraldia hain hezea izaten ari da gurasoen lorategian perretxikoak hazi direla.

Kriptomonetek ez dute ezer onik ekarriko. Change my mind.

Domeinua iraungitzearekin batera Mastodon zerbitzari propiotik ezabatu dut. Orain kontu bakarra daukat: hemengo hau.

Ez dago irratia baino sare deszentralizatuagorik. Gaur, dela-eta, eta beti, mantendu ditzagun uhinak bizirik.

Berrian @txikillana​i egindako elkarrizketa irakurtzen:
«Lehenengo estimulua kobetan sartzea izaten da»

Gernika-Lumoko (Bizkaia) Ades espeleologia elkarteak orain arte ezezaguna zen kobazulo bat topatu du Amoroto inguruan. Jakinarazi dute bertan aztarna paleontologikoak eta arkeologikoak aurkitu dituztela.

berria.eus/albisteak/193013/le

Router berri baten bila nabil. Iraganean izan dut dd-wrt rekin eta horregatik orain erostea pentsatzen ari naiz, jakin badakidan arren arazotxoak dituela.

Inork 150€ inguruko gomendiorik baldin badauka, hemen naukazue.

Gurasoen lorategiko zuhaitzen enborretan marka hauek ikusi ditugu. Oinarrian daude eta 7,5 mm-ko sakonera dutela dirudi, gutxi gorabehera. Ez dakigu noiztik edota nola.

Kopiatu kopiatu nuen, baina behar nituen programak ez zebiltzan (MotoTRBO eta DMR irrati madarikatuak!). BootCamp bidez egin dut azkenean, hasieratik saihestu nahi nuena.
Zerbitzaria ARMtik x64ra pasatzea beste asteburu baterako utziko dut.

Erakutsi haria
Erakutsi zaharragoak
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.