Niretzat Guardia Zibil bat edo Munipa bat polizia berbera dela esaten dudan bakoitzean, jende askok honako esaldi honen tankerakoekin erantzun ohi nau: "Baina munipak herrikoak dira eta gertuko polizia da".

Albiste honetako bortxatzaileek, agian, gertuko poliziatzat zuten beraien burua argia.eus/albistea/gazte-bat-b

@desertorea Nire aburu xumean, polizia osoa da gaitzesgarria, baina polizia guztiak ez dira kumeputak... azken finean, pertsonak (izan ohi) dira eta, lantzean behin, baita humanoak ere! Ezta? @jon

@bixardune bai, noski denetarik dagoela.

Ez dut esan polizia guztiak (agente guztiak), kabroiak direnik, ezta ere ez direnik nire espezie berekoak (😂). Nahiz eta bai dantzatu izan dudan sarritan "era un hombre y ahora es poli".

Esan dudana da ez dudala bereizten zein uniforme duten jantzita eta munipak ere txakurrak direla. @jon

@desertorea @jon
Txo Dabid, oaindik ez al deu barneratu txakurrak poliziak baño izaki duinagoak diala? ;)

@bixardune, orokorrian poliziak kaka hutsa diala esatian beaien figuraz ai gea, ze ordezkatzeuten ta zein dan beaien zeregina. Halare, koinziditu ohi du polizi sartze dan jendia ere kaka hutsa dala (harreman garbia do)

@porru @desertorea @bixardune ta beno, baita sistema anarkista batean ere polizia saihestezina litzatekeela, izan erakunde formal bat ala ez.

@jon @desertorea @bixardune
Polizia nik estatu edo jabetza bat kontrolatzeko tresna dala ulertzet, ta komunitate anarkista batian ez legoke ez bata ez bestea, beraz netzako poliziaik ez.

@porru @desertorea @bixardune ez legoke polizia erakunde formalik, zereginak norbanakoengan egongo zirelako. Nola kontrolatu bestela legedia eta arau sozialak betetzen direla? Konfidantza ez da nahikoa.

@jon @porru @desertorea @bixardune Honelako mezuak ikusi bakoitzuan beti erantzutea pentsatzen det, baina gero azkenean paso egiten det, polemiketan sartzeko gogorik ez..., Hala ere oraingoan sartuko naiz (ziur damutuko naizela)

1.- Poliziak kabroiak/txakurrak direla, demagogikoa iruditzen zait.
2.- Gehienok izan dugu esperientzia txarren bat poliziaren batekin, baina horrek ez du esan nahi hori denik polizia guztien jarrera. Putasemeak kolektibo guztietan daude.Bai, onartzen det polizia

@jon @porru @desertorea @bixardune

3.- Ertzain diren lagunak ditut, eta ez naiz lotsatzen, arazorik gabe esaten det. Suhiltzaileak, irakasleak, dendariak, pintoriak edo medikuak diren lagunak bezela ikusten ditut. Ez gehiago, ez gutxiago.

@jon @porru @desertorea @bixardune
4.- Badira urte batzuk gure eraikinean gauean sute bat sortu zala lehen solairuan. Ertzainak izan ziren ikusi zuten lehenak, eta suhiltzaileak heldu aurretik, inongo babesik gabe, beraiek izan ziren sutea itzaltzen lehenak, eta alarma ematen ere. Niretzat, heroiak. Beraiengatik izan ez balitz, ..., auskalo.

Jarraitu

@jon @porru @desertorea @bixardune
5.- Egoera utopiko baten, poliziaren beharrik ez litzateke egongo, baina ez gera hor bizi. Gure munduan putaseme asko dago. Nik hiru alaba dauzkat, eta parrandan ateratzen diren bakoitzean, beti berdina esan behar: "Edariak beti eskutan, ez edan ezezagun batek eskeintzen dizuna, lagunak bakarrik ez laga, ..."

6.- Poliziarik gabe, zer egin lapurrekin, bortzatzaileekin, kotxea mozkortuta edo guztiz kolokatuta hartzen dutenekin, ..... ?

@jon @porru @desertorea @bixardune
7.- "Poliziarik ez " diozuenok, goian deskribatu dudan egoeraren bat bizitzea tokatzen bazatzue, zeini deituko diozue laguntza eske ?

8.- Putasemeak kolektibo guztietan daude. Bai, onartzen det polizia izanik, askoz arriskutsuak direla putaseme-poliziak, baina orduan horietan jarri fokua, eta ez kolektibo osoan.

@jon @porru @desertorea @bixardune

9.- Mutrikun sortu dan polemika erdian egon dan ertzaina umetatik ezagutzen det. 22 urteko neska gazte eta jator bat. Orain dela bi urte ez zan txakurra eta ezta ere baezpako bat, eta neretzat orain ere ez. Neska jatorra izaten jarraitzen du.

10.- Pentsatzen det garai bateko diskurtsoa "zipaioak/txakurrak/..." betirako alde batera uztea denontzat ona litzatekeela, bestela herri bezela ez degu aurrera egingo

Hala, bukatu det

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.