Kaixo denoi! Pixelfed ezagutzen? Argazki eta irudiak sarean partekatzeko sare ireki eta federatua da. Euskaldunontzat ere Pixelfed.eus instantzia sortu dugu eta bertan izen ematera gonbidatzen zaituztegu!
AH! Hori bai, euskaldunontzat denez, bertan aurretik izena emanda dagoen bati eskatu beharko diozue gonbidapen bat bidaltzeko.
Ondo izan!
@pixelfed Kaixo. Toot hau 7 ordu ditu. Beraz, ulertzen dut instantzia eta proiektua berria dela ez? Igandean Euskadi Irratiko amarauna saioan aipatzeko da.
@pixelfed
Ez dakit nor dagoen jada izena emanda, baina eskertuko nuke inork gonbidapen bat bidaliko balit...
@aldatsa @atxamart @pixelfed iepa! erantzuna atzerapenarekin baina bai ondo dabil. Arazoa orain aurkitu dut: https://mastodon.social/@pixelfed/105722663727943840
Kontua da, funtzionalitatea guztiz garatu gabe utzi zuela eta admin aukeretan jarri badaiteke ere, gonbidapen bidezko erregistroa oraindik ere ez dagoela erabilgarri...
Ea laster jartzen duten. Oraingoz horrela utziko dut kanpotar gehiago sartu ez daitezen. Funtzional jartzen denean abisatuko zaituztet
@pixelfed
Gonbidapenen ideia ona izan daiteke, ez bakarrik izen emate berriak euskaldunenak izan daitezen, baizik eta proiektua zabaltzeko: "begira hau, gonbidapena bidaltzen dizut".
Hala ere, urrutiko jende pila bat dohainik instantzian sartzea saihesteko, izen emate prozesuan galderatxo bat jar liteke? "Zein izen du Egunkaria itxi zutenean sortu zen komunikabide berriak?" (Erantzuna: Berria). Besterik gabe, ideia gisa botatzen dut.
Eta software librea darabil! 🧡💛💚💙