Jarraitu

Baratze marrubia ta basamarrubia ezberdintzeko hostoai erreparatu behar zaiola kontuatu naiz. Baratzekoak hosto ilunagoa daka ta txurtoñetik borobildua; basatiak berriz, argigoa ta txurtoñetik triangelu forman hazte da hostoan heren bateraño.

Basatiak zabalkorragoak dia ta fruituak borobilak ditu, loreak ere txikigoak.

Fragaria vesca x ananasa (baratze-marrubia) eta Fragaria vesca (basamarrubia)

@porru Etxe ondoan marrubien antzekoa den beste landare hau fruituak ematen ari da oraintxe: Potentilla indica. Ez dakit euskarazko izenik baduen.
en.wikipedia.org/wiki/Potentil

Loreak horiak dira, baina hostoek eta fruituek badute marrubi landareenen tankera.

@aldatsa @porru Nik horri metra esaten diot (basamarrubia, potentilla), baina esango nuke lore zuria duela, marrubi 'komertzialek' (fragaria) bezala... Lore horidunik ez dut ikusi...

@bixardune @porru Badute antza, baina ez dira hemen inguruko ohiko basamarrubiak. Asia hego eta ekialdean dute jatorria. Ingelesez mock, false edo indian strawberry esaten diete eta gazteleraz fresa falsa edo india. Fruituak marrubiak baino esferikoagoak dira eta zozoagoak omen dira (ez ditut probatu). Ea bihar loreen argazkiren bat egiten dudan.

@aldatsa @bixardune
Bai, kakoa hor loreei beidatzea da. Horiak badia ez dia marrubiak, ta fruitua hoixe, zaporegabekoa.

@porru Amumak (erdalduna) metra edo magoria deitzen die basamarrubiei... Aragoiko Ansó herrian Casa Magoria dago eta marrubi berba latinetik omen dator... Landareez gain izenek ere jakinmina pizten didate... basamarrubientzako beste izenik baten batek?

@bixardune

Euskaltzaindian OEHn sarrera bat aurkituet, Laudion "fresa de monte" esateko entzunda: euskaltzaindia.eus/index.php?o

Bestela eztet asko aurkitu landare horren euskerazko izenei buruz. Halare latina baño lenaoko izena guganaño irixtea zaila izango zan!

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.