Europarrak zeri sentitzen dira lotuago, eskualdera, estatura edo ​ra?

Ñabardura interesgarriak maparen txoko desberdinetan 🔍

@txopi
Twiterren esan dudanez, hau da ikusten dudan bigarren mapa nun iparraldea ez den erakusten 🤷

Jarraitu

@Xipiryon @txopi
Kontua da mapa hau Europako eskualde legal-politikoak kontuan hartu inda dola, besteik ez, ta Iparralde ez da existitzen nik dakitela eskualde soil bezela Frantzian

@porru @Xipiryon mapa horretan Akitania eskualdea ageri da, Bordeleraino luzatzen dena. Departamentuka egin izan balute hobe, Pirinio Atlantikoak agertuko lirateekelako. Baina kontuz, bertan, Ipar EH ez den eremu bat ere baitago. Inkesta batek ezin ditu Europa osoko arazoak konpondu nire ustez.

Edonola ere, mapan gauza interesgarri asko daude. Begira Irlanda (pena Erresuma Batua ez agertzea brexitaren ondoren), begira Aland irlak edo Budapestarrek erantzun dutena (Victor Orbanengatik?).

@txopi @porru @Xipiryon Berriak ikertzaileekin hitz egin du: «Erregio gisa comunidad autónoma terminoa erabili genuen gaztelerazko bertsioan». Euskarazko bertsioan ez dago ziur nola itzuli zuten.
berria.eus/albisteak/198877/eu

@aldatsa @txopi @porru @Xipiryon argipenarekin, eta, emaitzak ikusita, albiste bikaina. Probintzialismoaren iruzurrean ez garelako erori. Orain, zeinekin identifikatuko ginateke gehiengoa? Baskonia, Euskal Herria, Nafarroa?

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.