Albuma argitaratu berri det: https://porrumentzio.bandcamp.com/album/bularretik
CD formatuan ere salgai ditut, eskatu zazue
Apirilan 9an Bilbon emango det albuma aurkezteko lehen kontzertua, Erriberako Bizinahi-en urteurren-festan
Entzun ta partekatu, sortzaile txikiontzat benetan garrantzitsua da ahoz ahokoa. Are gehio margen digitaletan bizi geanontzat
Musika dohain deskargatu dezakezute :)
Eta noski, kontzertu bila nabil Euskal Herrian zehar. Ni oso prest kontzertuak nunnahi emateko ta giroa pozteko, errepertorio polita dakat prestatuta!
@porru Orain dela gutxi bandcampen alternatiba polit bat aurkitu nuen. Bidali al nizun? Lemmy.ml-n edo partekatu zuten.
A bai: https://resonate.is/
Bueno, ez dakit e, nik hemen uzten dut eta zuk nahi duzuna egin. Nahiko "money-centric" kontsidera daiteke, baina horrela gainetik ikusita, ez dirudi soluzio txarra.
@inigoortega
Eztaka itxura txarra ez. Azkenian tarteko bide bat bilatu behar da, ta beti marginetan ibiltzea ez da errexa
@porru Orduan, tamalez gehien gustatu zaidana gazteleraz egin duzuna izan da: Gaviotas
Abiadura egokia, letra politta eta musika ona.
Baina bueno, suposatzen det besteak ez zaizkidala gehiegi gustatu, baina niri abesti azkarrak gustatzen zaizkidalako eta kaioena nahiko azkarra da.
Baina bueno, asko gustatu zait Gaviotas delako hau. Hain ona iruditzen zait, zurea ez izatearen beldurra izan dudala eta orduan mezu honek zuri mina egitea, kontuan izanda hori bakarrik gustatu zaidala esan dizudala
Baizea txo, miña ingoit! Nei kriston poza emateit holako iritziak irakurtzea, aldekoak o kontrakoak izan.
Bada neria, bai. Udaran Cadiz probintzian don El Palmarreko txiringito batian jaia in ta hurrengo goizian etorri zitzaiten inspirazioa. Giro oso polita zeon arrats gorriakin ta O'Funkillo zuzenian jotzen. "Gaviotas" jarrera, edo euskal tradizioz "bizkorkeritan ibiltzea", nere festarako jarreraik atsegiñena da. Dibertigarria da benetan!
Ta gehien gaztelerazkoa gustatzeak ez daka lotsatzeko moduko ezer: kanta ona da.
Hain azkarra danik enuke esango halare. Jotzeko moduak iteu azkarra ematea, cabasa oso modu pikatuan dolako jota ta gitarran rasgeo haundia