@argia inork duda baldin badauka jaurlaritzaren laguntzak zeren arabera eman diren, argazkian ikus dezake zein izan diren banatzeko kriterioak. Badirudi ez direla sartu baldintzetan Berria eta Gara ez bezala. Suposatzen dut beste bi urtez jarraituko dugula baldintza berdinetan. Niretzako seinale ona izango da laguntza hori ematen ez badiote, saldu ez diren seinale.Segi horrela!!!!

aste honetan oporretara joan naiz eta ez dut sendabelarrik prestatzeko astirik izan, baino beti eramaten dut nere nezeser pertsonalean. Ez da belarra baino sendatzen du. 200 litro ardoko kupelak behatza paretaren kontra harrapatu zidanean izebak jarri zidan, zartaginean oliotan piska bat bigunduta. Zauria nahikoa handia zen, baino erabat garbitu eta ia ikusten ez dela utzi zidan.
eu.m.wikipedia.org/wiki/Tipula

gure artean asko erabiltzen den beste sendabelar edo zuhaixka bat proposatu behar dut, euskalherritarmedikuntza.blogs infusioan hartzen da arnasbideko gaixotasunentzako eta begiak garbitu edo konjuntibitisarentzako, eta ukendua egiten da arazoa azaleko erredura, zauri edo kolpea bada. Infusioaren lurrinak hartzen dira azala leuntzeko eta poroak irekitzeko.
Loreak tenpuran jan daitezke eta mermelada ardo eta likoreak ere egin daitezke.

berbena oso ezaguna eta erabila da euskal herrian. Zauriak garbitu eta zorna ateratzeko erabiltzen da gehienbat, baino giharretako mina edo hileko edo menopausiako minak kentzeko ere balio du. Sinusitisa garbitzen ere laguntzen du. Barruko zorna ateratzeko enplastoa egiten da eta minentzako infusioa erabiltzen da.
Jasotzeko garaian zalantza izan ezkero enborra ukitu, katratu antza dauka eta. eu.m.wikipedia.org/wiki/Berben

nere aste honetako proposamena "bostorria" da. Herrestaria da eta nik toki harritsuetan ikusi izan dut. Argazkian azaltzen ez bada ere wikipediako artikuluan lorea ikus daiteke, bost hosto dituen lore horia. eu.m.wikipedia.org/wiki/Bostor. Nik zaharrak ezagutu nituen honen belar ura hartzen, odoluzkiaren (almorrana) kontra ona omen delako. Beherakoaren kontra ere ona omen da. Eta ez bakarrik infusio moduan, horren lurrunak ere egiten dira odoluzkiarentzako.

Aupa lagunok!!! Larunbatan 06:00etan geldituko gaitun/k, betiko tokin. Musika nee kontu!!!! Ekai zuek nahikoa eateko gaueko 0:00ak arte zeuki(n)agu ta!!!! Mundiala izangoen(k)!!!! Geo bakizue, txakurrak askatzeizki(n)e!!!

Erakutsi zaharragoak
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.