@puntueus @ileturia Nik, zalantzarik gabe, ORUXMAPSen alde egingo dut. Egia da konplexuagoa dela, baina oinarrizkoa erraz ikasten da. Lagun bati baino gehiagori gomendatu diot, eta azkar menperatu dutela ikusi dut. Off-line mapak sartzeko aukera oso baliogarria da, arrastoak jarraitzeko modua aukera paregabea, WPak markatzeko modua oso zehatza,...

@gontxatorre @puntueus Nik ere OruxMaps erabiltzen dut gehien, track-ak Wikiloc-etik jaitsita edo Nextcloud GpxEdit eta GPS Prune erabiliz sortuta. Baina mapak deskargatzen sartzen ez dut inoiz asmatu...

Eta mendian bertan inprobisatzeko, aldatzeko eta ezusteetan, Maps.me oso-oso interesgarria da, ezagutzen duzu? Sentsazioa dut jende gutxik ezagutzen duela...

@ileturia ez dut beste hori ezagutzen, baina zure artikulua irakurri ondoren probatzeko gogoa daukat.

Nik ORUXen erraz sartu ditut mapak. ORUXerako izan behar dute, behar den karpetan gorde eta MOBAC bezalako erremintak erabilita, zuk zeuk sor ditzakezu. Hori oso aproposa da, adibidez, kanpoko herrialde batera baldin bazoaz.

@gontxatorre @ileturia ni ez naiz oso mendizalea (herriko tabernak zaintzen utzi beharko dugu norbait), baina zerrendan OsmAnd+ faltan bota dut. Maps.me-n antzekoa da erabilera eta euskaraz dago (lorratzak kargatu ahal dira, mapak lokalean, OSM, software librea...). Hau esanda, bikaina artikulua, asko landu duzu.

OsmAnd+ Mapak GPS nabigazioa (Mapa globalen ikuspegia eta nabigazioa linean zein lineaz kanpoko OSM mapekin) f-droid.org/packages/net.osman

@dabidnet @ileturia Beste hau ere ez dut ezagutzen. ORUX probatu nuenetik ez dut besterik probatu; izan ere, nik behar dudan guztia dauka. Baina zuei esker badaukat nola entretenitu...😉

Helbide honetan Euskal Herriko mapak daude, hainbat formatuetan kargatu ahal izateko. Huts egindako proiektu kolaboratibo baten ondorioak dira: sites.google.com/view/topo-eus

Aztarna, lorratza... trackari euskaraz esateko modu bateraturik ezagutzen duzue?

@gontxatorre @dabidnet Proiektu kolaboratibo horretako mapak ikusi ditut, baina OruxMaps-erako MBTiles formatuko mapak 27 GB dira!

@ileturia @dabidnet Bai, 27 Gb, baina gero mosaiko moduko bat da, zuk aukeratzen duzu sartu nahi duzun tesela.

@ileturia @dabidnet Nik proiektu kolaboratibo hori egin zeneko artxiboak dauzkat gordeta, eta ez dakit webgune horretan dagoena zer den.

Deskargatzen jarri dut ikusteko. Bukatzen denean esango dizut................................................................................

@ileturia @dabidnet Azkenean TopoEH hori deskargatu dut eta ez da nik espero nuena. Artxibo bakarra da .mbtiles formatuan, eta ez dakit hori nola kudeatu. Asko erailtzen omen da, baina nik ez dut formatu hori ezagutzen.

@ileturia @dabidnet Ez daukat mugikorrean irekitzeko aukerarik... 27 GB horiek ezin ditut sartu!!! 😂

@ileturia @dabidnet Ez naiz gai mapa hori deskargatzeko. MEGA erabili behar da eta deskarga kopurua mugatua omen da,...ordaintzen ez baduzu, behintzat.

Galduta nago. Beste moduren bat ezagutzen duzue?

@gontxatorre @dabidnet Nik behintzat ez, Euskal Encodings-etik noizbehinka deskarga-sorta handiak egiten ditut eta ordaindu izan dut.

@gontxatorre @ileturia esango nuke lorratza nahiko estandarizatuta daukagula @librezale​n eta hori itzultzea egokitu zaidanean (behin bakarrik uste dut 😂), hala itzuli dudala. Berba egiterakoan, erabili ere lorratza erabiltzen dut.

@PorrurenGrabatokia @dabidnet @gontxatorre @ileturia @librezale bai, ibilbidea da, baina pertsona bat une zehatz batetan jarraitu duen ibilbide zehatza bezala ulertuta: hemen autobide/errepide/bidexka batetik joan zara, hemen atzera egin duzu, hemen ibilbidetik atera eta aurrerago berriz sartu zara... zure aztarna edo lorratza xehetasun osoz.

"Ibilbide" hitzak euskaraz adiera gehiago ditu ("way", "route") eta horregatik "lorratz" erabili ohi da "track" euskaratzeko.

@dabidnet @gontxatorre OsmAnd erabili izan dut kotxeko edo hiriko nabigaziorako, baina ez nekien mendirako ere balia zitekeenik... Beraz, artikuluan diodana, hori eskaintzen duen bakarra dela, ez da zuzena. "Nik ezagutzen dudan bakarra" edo horrelako zerbait jarri beharko dut.

@dabidnet @gontxatorre Eta eskerrik asko bioi ekarpenengatik! Baina zer iruditzen zaizue zuen ekarpenak artikuluaren erantzunetan ere jartzen badituzue, Sarean.eus-en? Sare sozialetako elkarrizketak haizeak eramaten ditu...

@ileturia @dabidnet Ekarpena sartu dut artikuluan, eta hemen sortu den segida bertan jarraitzeko prest

@gontxatorre @dabidnet Ez dut ikusten, moderatzaileen zain egongo dela pentsatzen dut... Eskerrik asko!

@ileturia @gontxatorre ba bai, gauza interesgarriak eta aberasgarriak irten dira eta ez galtzeko.

Ea gaur edo bihar 👍

@ileturia @gontxatorre kar, kar, kar ez dut eskusarik jarriko: ahaztu egin zait.

Eginbeharrekoen zerrendan sartu dut (alarma batekin) bihar arratsaldean egiteko 😂😂

@gontxatorre Ados, orain bai. Ez nuke inoiz pentsatuko deskargatzeko "Mapa sortzailea" zenik...
Eta zein mapa deskargatzen dituzu Euskal Herri osorako? Nik normalean OruxMaps-en OpenStreetMap MapNik izaten dut aktibatuta, baina hori esaten dit ezin dela jaitsi...

@ileturia 77.orrialdeko azken atalaz ari nintzen ni...😂 (mapak offline kargatzeko aukerak azaltzen den horretaz, alegia)

Baina, bai, Orux mapa sortzailea ere bada eta, inoiz, espainiar estatuko maparen bat harekin sortu dudanean, IGNaren mapak erabili izan ditut.

OpenStreetMapeko mapak MOBAC-aren bidez sortu izan ditut.

mobac.sourceforge.io/

youtube.com/watch?v=nauVWH8LID

@gontxatorre Ados. Beraz, aukerak:

- OruxMaps-etik bertatik deskargatzeko "Mapa sortzailea" aukera erabiltzen da, eta hor IGN mapak adibidez erabili daitezke, baina OpenStreetMap ez. Euskal Herri osokorik badago, horrela jaits daitekeenik?

- MOBAC bidez OpenStreetMap-eko mapak baliatuta mapa bat sortu, eta eskuz karpetan sartu.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.