BZO?! Spotifyen Star Warsen soinu banda entzuten hasi naiz eta beheko erreprodukzio barra laser ezpata batean bihurtu da!

Benetan ez dute beste lekurik? Euskal Herritik kanpo gutxienez behintzat...

Igande goizean txakurrarekin paseo luzea ematen honekin egin nuen topo. Nire auzotik gertu dago eta ikusten nuen lehen aldia izan zen. Oraindik gurean asko deskubritu dezakegu.

Hiru pantaila eta hogei bat botoi baino ez Dragon espazio-ontzia kontrolatzeko? Pelikula bat dirudi dena... 😮

Seigarren kapitulurarte Mulderrek ez zuen telefono mugikorrik. Zazpigarrena ikusten orain. 😊

Bideo-dei baten ondoren arreba eta iloba datoz bisitan. Bat-bateko planak ez zaizkit asko gustatzen baina tira... egun ederra daukagu gaur eta azkenean ilobarekin pasatutako denbora beti aberasgarria egiten zait. Argi geratu ez bada: ez naiz batere familiarra. 🤷‍♂️

Apple Music-en abestien hitzak aldatzeko zer egin behar da?

Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.