Hezkuntza publikoko irakasleok greba egunean manifestatzen ginen bitartean, Eusko Jaurlaritzak 23milioi € bideratu ditu eskola pribatuetara, Hezkoop diru-laguntzen programen bitartez (argazkian dituzue adibideak).
Beste behin ere, Eusko Jaurlaritzak itunpeko sare pribatuarekiko konplizitatea erakutsi du, kasu gehienetan beharrezkoak ez diren eta sare publikoarekiko abantaila are gehiago handituko duten azpiegiturak diruz lagunduz.