Kaixo @sueltalaolla, lehenik eta behin aitortu behar dizuegu instantzia hau administratzen dugunoi ikaragarri gustatu zaigula zuon berri izatea eta ondo etorria ematen dizuegula fedibertsora.

Hau esanda, mastodon.eus komunitateak hizkuntzekiko duen politika gogorarazi nahi dizuegu mastodon.eus/about/more

Ikusi dugu sare honetan egin dituzuen interakzio guztiak gaztelaniaz izan direla. Etorkizunean nola hitz egiteko asmoa daukazue? Ahal bezainbeste erabiliko duzue euskara?

Jarraitu

Kaixo @admin eta jarraitzaile maiteak. Milesker komentatutakoagatik, twitterreko dinamiketatik gatoz eta hauek alde batera uzteko intentzioa dugu. Noski, komunitate honen baloreak baita ere gure egin ahal izateko.

Albisteetako edukiak gehienbat gazteleraz dira, nahiz eta askotan saiatzen garen euskarazko edukiak bultzatzen. Guzti hauen berri emateko egingo ditugun Tootak euskaraz izango dira.

Norbaitek arazoren bat izango balitz, prest gaude entzuteko eta hitz egiteko!

@sueltalaolla @admin Nik badut arazoa.

Hau AR-NAS-GU-NE bat da. Uste dut askoz gehiago ez dela esan behar.

@bixardune baina euskaraz idazteko konpromisoa hartzen badute, zein da arazoa?

@sueltalaolla @admin

@desertorea @sueltalaolla @admin Konpromiso hori hartuta (eta beteta) nik arazorik ez. Baina ez diet hori ulertu mezuan...

@bixardune oso argiak izan direla uste dut "Guzti hauen berri emateko egingo ditugun Tootak euskaraz izango dira."

Are gehiago, zoriondu egin behar nituen gurekiko errespetua erakusten dutelako. 😂

@sueltalaolla @admin

@sueltalaolla @admin 'Saiatzeko' badituzue beste ehunka instantzia, irratia, webgunea... Hemen EGITEN da.

@bixardune @sueltalaolla @admin
Esan dute beaien proiektuan saiatzen diala. Hemen, mezuak euskeraz izango diala. Argi utzi dute ingo dutela.

Utzi izaten. Gero ikuste badeu ez datorrela bat gure nahiekin, hitzeingo deu berriz, baño hasteko utzi izaten

@porru
Kaixo!! Ni ere asko pozten naiz Hala Bedi hemen ikusteaz (halabelarri baita ere 😌✌️) baina iruditzen zait Suelta la Olla irratsaioarentzat agian egokiagoa dela @niko -ren NoBigTech instantzian sortzea erabiltzaile bat. Bai hizkuntzagatik (irratsaio horretan gaztelania delako nagusi) eta bai instantzia horretako publikoarengana iristea interesgarria delako ere.
@bixardune @sueltalaolla @admin

@porru @niko @bixardune @sueltalaolla @admin

Hori bai, mastodon.eus edo mastodon.jalgi.eus instantzian sortu behar lirateke HalaBedi erabiltzaile orokorra, Hizpidea, Zebrabidea... eta horrelakoak!

Super ongi etorri!!

PD: Argia baino beranduago, baina Berria, Alea... baino lehen iritsi zarete fedibertsora 😗💫🤏👌😂

@mikelgs @porru @niko @bixardune @admin asko poztu nintzen Suelta la Olla hemen ikustean baina gaztelaniaz ari zirela ikustean ez nituen jarraitu eta mututu ala ez zalantzan hasi nintzen. Denbora-lerro lokala euskara hutsean ikustea altxor bat da!

@sueltalaolla beste nonbait gaztelaniazko kontu bat irekitzen baduzue, pozarren jarraituko dizuet (jarraitzen ditudan beste pertsona eta talde dibertsoarekin batera). Lan bikaina egiten duzue! Animo eta eskerrik asko :mastodonerrorea:

@txopi
Hori da, Suelta la Olla irratsaioak gaztelaniazko instantzia batean kontua irekitzen badu, abisatu mesedez @halabedi !
@porru @niko @bixardune @admin @sueltalaolla

@bixardune Barkatu, baina ez. @admin i espreski galdetu nion hori, hona migratu baino lehen, ez zaidalako interesatzen kontu nagusia euskaraz BAKARRIK egin daitekeen instantzian izatea. Nik beste hizkuntzetan ERE jarduten dut, eta ez dut horregatik arazorik izan nahi. Eta, gaizki gogoratzen ez badut, esan zidaten hemen NAGUSIKI (baina ez BAKARRIK) euskaraz aritzea zela araua. Diot, zuk hemen @sueltalaolla koei idatzi bezalako aldarri (zatarkeri) hori bezalakoak askotan irakurtzen ditudalako.

@txikillana, arrazoi duzu, zatar idatzi nuen eta ez zen nire asmoa inor asaldatzea.

Nik ere ez dut soilik euskaraz idazten, ez diet soilik jarraitzen euskara hutsean idazten dutenei, baina @halabedi ez da kadenakope, eta hau ez da Txuter, beraz, ez ditut irizpide berdinak aplikatzen batan zein bestean. Horrek nire 'sakatze' hori justifikatzen duela iruditzen zait (ez zatarkeria, baina).

@txopi erabiltzaileak esan bezala, lokala euskara hustean izatea luxu bat da... eta hala dut gustuko @admin

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.