Erakutsi berriagoak

Atzeratutako irakurketak amaituta, azken pasarteak oso onak dira. "Soberanias, una propuesta contra el capitalismo" liburuaren osagarria ere bada. Biak irakurri eta eztabaida sakon baterako emango luke.

Gaur Louise Michelen egon gara, bihar Katakraken 19:00etan.

📌 Agenda
📕Liburu aurkezpena | Presentación de libro.
M16 - Bilbo
[Louise Michel liburuak] 19:00
M17 - Iruñea
[Katakrak liburuak] 19:00
M18 - Orereta-Errenteria [Mikelazulo elkartea] 11:00.

San Jordiko ospakizuna munduko zoragarrienetako bat iruditzen zait eta erabat deszentralizatua da gainera. Liburuaren eguna bezala itzuli dugu, baina gure egin beharreko jai horietako bat da eta arrosa baino ardoa edo txokolatea oparitzea proposatzen dut, oparotasunaren alde.

Historia interesatzen zaionari, San Jordi, Jorge, Iurgi, Gorka... jatorriz Egipziar Horus jainkoaren sinkretismo batetik omen dator. Horusek, Seth kododrilo bihurtuta lantza batekin akatzen du, San Jordik dragoia bezala.

Santa Katalina lorategiak, Mendoza dorrea, Trespondeko zubi erromatarra eta Langraizko Entzinala telegrafo optiko dorrea.

Anton Abbadiaren gaztelu hermetikoa eta bere inguruak izugarrik dira. Zaila da pertsonaia hau ezagutzeaz nekatzea: esploratzailea, euskaltzalea, astronomoa, numismatikaria, fisikaria, kartografoa, arkeologoa, politikaria, idazlea... Eugène-Emmanuel Viollet-le-Duc arkitektoari (Carcasona eta Parisko Notre Dameko erreformako lanetan ibilia) egindako enkarguak, gako asko ezkutatzen ditu bere kanpoan zein barnean.

Agurain, erromanikoa, gotikoa, barrokoa eta txoko txiki ugari. Udaletxe barruan eliza bat eta elizek erronda pasealekua duten herria.

Erakutsi zaharragoak
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.