📢 Bihar erakutsiko dizuegu #AzkenDantzaMaisua dokumentalaren trailerra, eta aitzakia, estreinaldiaren inguruko zehaztapen gehiago eskaintzeko baliatuko dugu. Bitartean, hemen duzue teaserra 🙌🔥
Bide luze eta berezia izan da. #AzkenDantzaMaisua dokumentala amaitu dugu eta badu estreinaldi data. Prozesuan barneak mugitu dizkidanaren erdia mugitzen badizue, ni pozik ❤️ Informazio gehiago datozen egunetan 😉 @BiraProdukzioak
🎉 [SORRERA BATZARRA]
✅ Herriz herriko aurkezpenak amaituta, iritsi da BIZIOLA KOOPERATIBA eratzeko momentua, azken asteetan ELKARTUTAKO KONPROMISOEN erakusgarri izango dena.
📆 Maiatzak 14, larunbata
🏘️ Biziola Fabrika
⏰ 11:00 – 13:00
Izena emateko: https://labur.eus/sorrerabatzarra
Ideologia madarikatuak... Nora demontre goatz! Martxa honetan zakurra egunean hiru aldiz atera beharko dugu kalera... https://www.youtube.com/watch?v=Uv3Inhp9Ixo
Filosofia hezkuntzatik kendu nahi duten garaian, autolaguntzak lekua egiten du... https://www.meneame.net/story/sobre-entrevista-albert-espinosa-hormiguero-homogeneizacion
Ederra, @bastilledan #Oblivion https://www.youtube.com/watch?v=VgXOPeobPcI
#Watchmen telesailaren lehen amua bota berri du @HBO k. Halako moldaketek beldurra eman ohi didate baina ikusiko dut hala ere, ziur. https://www.youtube.com/watch?time_continue=62&v=zymgtV99Rko
Izugarria, izutzekoa. Zenbat halako kasu eman ote dira honen oihartzuna lortu ez dutenak... https://elpais.com/economia/2019/05/09/actualidad/1557394310_784590.html
Trapa eskuetatik joaten ari zaigu. Eta okerrena, ezin diot entzuteari utzi 🤣🤣🤣🤣 https://www.youtube.com/watch?v=dzuZVyotEn8
Ez dakit emakume honek zer erretzen duen baina ni pixka bat nahi dut. auto-ilara edo zabor lanak ere zoragarri iruditzen zaizkizu! Droja definitiboa! https://www.diariocritico.com/diaz-ayuso-sobre-el-trabajo-precario-empleo-basura
910 metroko pareta bat sokarik gabe igotzea sartzen zaio buruan eta zaplazteko bat eman beharrean @NatGeo k dokumental bat egiten dio ekintzarekin superazio adibide moduan eta gizateriaren heroi moduan jarriz. Gizartea da zaplazteko bat behar duena, azkar. https://www.youtube.com/watch?time_continue=1&v=urRVZ4SW7WU
Eta atzo baino hotz gehiago egiten duenez, gaur... #ORMAIZTEGI
Ez dago topikorik, horretarako jendea egon beharko litzateke kalean edo antolatutako ekintzetan joaten naizen bakoitzean.
Ba hotz honekin nola ez, Aizkorripera goaz! Gaur... #ZEGAMA!
Zegaman bi botere egiturek gidatzen dute herria modu paraleloan. Lehenean Udaletxean duzun karguaren arabera duzu boterea. Bigarrenean, Aizkorri Mendi Maratoiarekin duzun harreman mailaren arabera. King of the North!
Munduarekin amaituko dute eskuin mutur olatu honi buelta eman aurretik... https://ecoosfera.com/bolsonaro-amazonas-indigenas-decreto-peligro/
Ba herriak hala eskatu duelako, gaur... #ITSASONDO!
Itsasondo gezurra da. Abisatu gabe ordu arraro batean joaten bazara atrezzoa montatu gabe harrapatzen dituzu eta ez dago herririk. Autobiatik ikusten dena holograma bat da.
Ni naiz edo Erromako triunviratoko isorioak gaur egungo España gogora arazten du? Craso, Pompeio eta Cesar... Nik uste asmatu dezakegula zer gertatzen den amaieran... https://kiruday.com/2019/02/era-craso-el-hombre-mas-capacitado-del-triunvirato/
Gaur beste herri txiki bat. Txikia bai baina eskasa ez! #ARAMA
Guztiok uste duzue ez dagoela herri harroagorik bere herritartasunaz zuena baino. Oker zabiltzate. Ez dago harrotasun handiagorik aramar batek aramarra izateagatik sentitzen duena baino. Eta kasu, ez aurka egin.
Aldapa bat igo eta banoa beste herrri batera. Gaur... #OLABERRIA
Olaberrian urtea ez da urtarrilaren 31ako 00:01etan hasten. Olaberrian urte hasiera San Joanetako hamaiketakoak markatzen du. Eta bertan ez bazaude, urte horretan ez zara Olaberrikoa, izorrai.
2022a urte lasaia izango d... 🤯
#BEKADUNA webseriea 📱
#MunduBerriBat film laburra 🎥
#Euskalia idazten 🖊️
#AzkenDantzaMaisua zuzentzen 🎬
@BiraProdukzioak