Asteari ekiteko beste bat. Gaur... #Legorreta!
Ez dago topikorik, Goierriko herririk hoberena da. GITBko lantaldearekin batera 10 uretetan ezagutu dudan gauzarik handiena, oso fana naiz, Legorretakoa izan nahi dut. Neskalaguna konbenzitzea besterik ez zait falta.
Ba Loinaztar Martin eguna izaki... Bai, gaur tiroak etxe barruan botako ditut, #BEASAIN
Konplexu bat, izaera propioarekiko lotsa. Herri batzar bat biltzen den bakoitzean helburua herri txikietako giroa lortzea da. Ulertu gabe, herri handi izateak ere badituela bere gauza onak.
Aldapa bat igo eta banoa beste herrri batera. Gaur... #OLABERRIA
Olaberrian urtea ez da urtarrilaren 31ako 00:01etan hasten. Olaberrian urte hasiera San Joanetako hamaiketakoak markatzen du. Eta bertan ez bazaude, urte horretan ez zara Olaberrikoa, izorrai.
Gaur beste herri txiki bat. Txikia bai baina eskasa ez! #ARAMA
Guztiok uste duzue ez dagoela herri harroagorik bere herritartasunaz zuena baino. Oker zabiltzate. Ez dago harrotasun handiagorik aramar batek aramarra izateagatik sentitzen duena baino. Eta kasu, ez aurka egin.
Ba herriak hala eskatu duelako, gaur... #ITSASONDO!
Itsasondo gezurra da. Abisatu gabe ordu arraro batean joaten bazara atrezzoa montatu gabe harrapatzen dituzu eta ez dago herririk. Autobiatik ikusten dena holograma bat da.
Ba hotz honekin nola ez, Aizkorripera goaz! Gaur... #ZEGAMA!
Zegaman bi botere egiturek gidatzen dute herria modu paraleloan. Lehenean Udaletxean duzun karguaren arabera duzu boterea. Bigarrenean, Aizkorri Mendi Maratoiarekin duzun harreman mailaren arabera. King of the North!
Eta atzo baino hotz gehiago egiten duenez, gaur... #ORMAIZTEGI
Ez dago topikorik, horretarako jendea egon beharko litzateke kalean edo antolatutako ekintzetan joaten naizen bakoitzean.
Eta jarraitzen dugu! Gaur... #Segura!
Seguran denbora ez da existitzen, karteletan ordua kontratu sozialagatik jartzen dute. Gauzak, bertan dion ordutik 3 orduko tarte batean gertatu daitezke. Aurretik edo atzetik. Ezin uka horrek bizitzari emozioa ematen diola.