Eta indartsu hasi behar naiz, gaur... #Ordizia:
Ez du axola zer aurkeztu behar duten, aintzindariak dira eta txupinazo batekin amaituko dute ekitaldia (eta uneren batean "Ordiziarrak gera" eroriko da, ez zarete libratuko)
Eta jarraitzen dugu! Gaur... #Segura!
Seguran denbora ez da existitzen, karteletan ordua kontratu sozialagatik jartzen dute. Gauzak, bertan dion ordutik 3 orduko tarte batean gertatu daitezke. Aurretik edo atzetik. Ezin uka horrek bizitzari emozioa ematen diola.
Asteari ekiteko beste bat. Gaur... #Legorreta!
Ez dago topikorik, Goierriko herririk hoberena da. GITBko lantaldearekin batera 10 uretetan ezagutu dudan gauzarik handiena, oso fana naiz, Legorretakoa izan nahi dut. Neskalaguna konbenzitzea besterik ez zait falta.
Ba Loinaztar Martin eguna izaki... Bai, gaur tiroak etxe barruan botako ditut, #BEASAIN
Konplexu bat, izaera propioarekiko lotsa. Herri batzar bat biltzen den bakoitzean helburua herri txikietako giroa lortzea da. Ulertu gabe, herri handi izateak ere badituela bere gauza onak.
Ba hotz honekin nola ez, Aizkorripera goaz! Gaur... #ZEGAMA!
Zegaman bi botere egiturek gidatzen dute herria modu paraleloan. Lehenean Udaletxean duzun karguaren arabera duzu boterea. Bigarrenean, Aizkorri Mendi Maratoiarekin duzun harreman mailaren arabera. King of the North!
Eta atzo baino hotz gehiago egiten duenez, gaur... #ORMAIZTEGI
Ez dago topikorik, horretarako jendea egon beharko litzateke kalean edo antolatutako ekintzetan joaten naizen bakoitzean.
Ba herriak hala eskatu duelako, gaur... #ITSASONDO!
Itsasondo gezurra da. Abisatu gabe ordu arraro batean joaten bazara atrezzoa montatu gabe harrapatzen dituzu eta ez dago herririk. Autobiatik ikusten dena holograma bat da.