10 urte bete ditut GTBn lanean eta ondorioz, Goierriko herrietan gora eta behera. Lanaren eraginez herrri hauen inguruko topiko propioak garatu ditut eta urteurrena ospatu eta herri hauei diedan MAITASUNETIK eta umorez, topiko hauek elkarbanatzea erabaki dut hari honetan ūü•≥

Eta indartsu hasi behar naiz, gaur... :

Ez du axola zer aurkeztu behar duten, aintzindariak dira eta txupinazo batekin amaituko dute ekitaldia (eta uneren batean "Ordiziarrak gera" eroriko da, ez zarete libratuko)

Eta jarraitzen dugu! Gaur... !

Seguran denbora ez da existitzen, karteletan ordua kontratu sozialagatik jartzen dute. Gauzak, bertan dion ordutik 3 orduko tarte batean gertatu daitezke. Aurretik edo atzetik. Ezin uka horrek bizitzari emozioa ematen diola.

Asteari ekiteko beste bat. Gaur... !

Ez dago topikorik, Goierriko herririk hoberena da. GITBko lantaldearekin batera 10 uretetan ezagutu dudan gauzarik handiena, oso fana naiz, Legorretakoa izan nahi dut. Neskalaguna konbenzitzea besterik ez zait falta.

Ba Loinaztar Martin eguna izaki... Bai, gaur tiroak etxe barruan botako ditut,

Konplexu bat, izaera propioarekiko lotsa. Herri batzar bat biltzen den bakoitzean helburua herri txikietako giroa lortzea da. Ulertu gabe, herri handi izateak ere badituela bere gauza onak.

Aldapa bat igo eta banoa beste herrri batera. Gaur...

Olaberrian urtea ez da urtarrilaren 31ako 00:01etan hasten. Olaberrian urte hasiera San Joanetako hamaiketakoak markatzen du. Eta bertan ez bazaude, urte horretan ez zara Olaberrikoa, izorrai.

Gaur beste herri txiki bat. Txikia bai baina eskasa ez!

Guztiok uste duzue ez dagoela herri harroagorik bere herritartasunaz zuena baino. Oker zabiltzate. Ez dago harrotasun handiagorik aramar batek aramarra izateagatik sentitzen duena baino. Eta kasu, ez aurka egin.

Jarraitu

Ba herriak hala eskatu duelako, gaur... !

Itsasondo gezurra da. Abisatu gabe ordu arraro batean joaten bazara atrezzoa montatu gabe harrapatzen dituzu eta ez dago herririk. Autobiatik ikusten dena holograma bat da.

· · Web · 1 · 0 · 1

Ba hotz honekin nola ez, Aizkorripera goaz! Gaur... !

Zegaman bi botere egiturek gidatzen dute herria modu paraleloan. Lehenean Udaletxean duzun karguaren arabera duzu boterea. Bigarrenean, Aizkorri Mendi Maratoiarekin duzun harreman mailaren arabera. King of the North!

Eta atzo baino hotz gehiago egiten duenez, gaur...

Ez dago topikorik, horretarako jendea egon beharko litzateke kalean edo antolatutako ekintzetan joaten naizen bakoitzean.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.