Erakutsi berriagoak

Eta indartsu hasi behar naiz, gaur... :

Ez du axola zer aurkeztu behar duten, aintzindariak dira eta txupinazo batekin amaituko dute ekitaldia (eta uneren batean "Ordiziarrak gera" eroriko da, ez zarete libratuko)

Erakutsi haria

FAV eman dionez rekin hasiko naiz @ordoz13 en omenez: Ez dio axola zenbat aldiz joan zaren, herriko plazan sartzean herrian lapur bat sartu balitz moduan begiratzen zaituzte kale zoko guztietatik "Zer egiten du honek hemen? Ez da hemengoa."

Erakutsi haria

10 urte bete ditut GTBn lanean eta ondorioz, Goierriko herrietan gora eta behera. Lanaren eraginez herrri hauen inguruko topiko propioak garatu ditut eta urteurrena ospatu eta herri hauei diedan MAITASUNETIK eta umorez, topiko hauek elkarbanatzea erabaki dut hari honetan 🥳

"Un vasco en Los Vengadores" dio. Euskal Herritik topiko espainiarretatik egindako umore merke eta kutre hori (8 apellidos, BobaBits...). Horregatik du halako balioa aurrekoan jarri nuen Andreu eta Bertoren bideo horrek: youtube.com/watch?v=B9SjUQdApJ … Ea noiz hasten garen gu...

Gaur pozez zoratzen esan dezaket 10. Usopopen izango naizela. Ohore bat halako kartel puxka baten parte izatea. DJ esatea DJei iraina litzateke baina euskaraz Disko Jartzaile esaten denez, DJ arituko naizela esango dut. Hitza ematen dut oraingoan ez dudala aretoa hustuko!😂

Villarejok 11Maz gauzak esaten hasteko mehatxua egin eta gaur bertan albiste dugu Frantzian tipo bat aurkitu dutela Leganeseko pixuan egon zena. Kasualitatea!

Beasaingo urteko lasterketa guztiak amaitu dituztenak omendu eta saritu dituzte. Lasaiago geratu naiz, uste nuen tesia amaitu duten alferrak saritu behar zituztela... Salbu gaude apokalipsia datorrenerako! Ea nork harrapatzen gaituek korrika hasitakoan! 😎 gitb.eus/azken-berriak/11374-b

Aurrekoan esaten nuen Podemosek monarkia bat gogoratzen zidala beste ezer baino gehiago eta ez dakit txantxatik haratago uste baino zuzenago ez ote nebilen. Imaginatzen dituzue Pablo eta Irene bozketa bat galtzen bilera batean? Nik ere ez.

Erakutsi haria

Errejonek gauzak ondo edo gaizki egin duenetik haratago. Lagun batzuekin horizontalitatean oinarritzen "zen" alderdi bat antolatu eta lagun horietatik zu bakarrik geratzen bazara, autokritika apur bat egin beharko zenuke edo?

Anonymousekoak nahiko aspertuta dabiltzala dirudi. Mail baten bidez jakinarazi didate nire bideo bat dutela masturbatzen, very perverted omen da. 2.00 bircoin sartu beharrean nago 72 ordutan bideoa nire lagun eta senitartekoei bidaltzea nahi ez badut. Garesti dago lastoak gero...

Maitasunarekin egiten diren gauzak bikainak izan ohi dira. Horren adibide garbia dugu @ilbeltza. Maitemindu gara eta errepikatuko dugu, ziur. Mila esker harribitxi hau antolatzeko denbora eta lana hartzen duzuen giztioi. Hurrengo urtera arte!

Edertasuna leku guztietan dago, bilatu besterik ez da egin behar. VHS zinta birjinen azalak adibide ederra dira. Babua bezain hipnotikoa 🙃 youtube.com/watch?v=e9DfSCk-6K

Uste dut ez dugula behar bezain beste hitz egin honetaz... Inmobiliaria, coachinga, fisika kuantikoa eta energia, guztia du! inmoquantum.com/

Erakutsi zaharragoak
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.