AAren arazorik handiena ez da slop-a sortzea, baizik eta pentsatzea dena dagoela AArekin egina, baita eskuz egindakoa ere.
Bereziki mindu nau: https://www.youtube.com/watch?v=5tSv36iOOEM&lc=UgyKlBIugacxL9_6-NN4AaABAg.AFoL2O_qugJAGKUjEKzjkY
@theklan bueno baina bideoko gai zentralari helduz, nire ustez ahoz letra etzana adierazteko helioa irentsi behar da lehenago.
@txerren ostia, hori bikaina izango litzateke. Arau guztia ausazkoa, espezie bat izendatu behar den bakoitzean.
@theklan aber, konbentzio kultural erridikuluagoak baditugu jada: adibidez gorbatak
@theklan beste harpidedun bat daukazu, hori da honen ondorioa
@theklan Deigarria eritzia ikuskera nahiko murritzarekin emateko dugun joera. Bideoa bera ikusi eta entzuteaz gain, aurkezlea eta ekoizkeak ikusten dira adibidez. Zu hor egoteak gauzak esaten ditu, planteamenduaz, erabilitako baliabideez e.a
Ez dugu zertan aurkezlearen ibilbidea ezagutu, baina hala ez bada ez baduzu ezer onik esateko igual hobe
Ikusi eta entzuten kontatu edo komunikatzen zaiguna ez litzateke soilik ikusi eta entzuten dugunarekin osatu behar.
Gozamena egiten ari zareten lana!
@anabasa beno, ni iruzkinak uztearen aldekoa naiz, algoritmoa indartzen du!
Eta norbaitek esaten badit: "ez duzu putaideiarik" edo "habla en cristiano"... ba beno, berdin dit.
Kontua da iritsi garela puntu batera non jende askok uste duen guztia izan daitekeela AA, eta horrek oraindik arazo gehiago sortuko dizkigu etorkizunean, zailtzen duelako jakitea zerbait pertsona batek egin duen, edo ez.
@theklan Bai noski, ez naiz ni izango eritzi anitzen kontra ibiliko dena. Ederra naiz ni horretan!
AAri gaur gaurkoz dagokiona baino gaitasun eta kalitate handiagoa aitortzen ari garen sentsazioa badut eta horregatik iruitzen zait garrantzitsua komunikatzen dena osotasun batean jasotzeko ahalegina egitea.
@theklan
Eta iruzkin hori AAk idatzi badu?