mastodon.eus fedibertsoan parte hartzeko erabil dezakezun Mastodonen zerbitzari independenteetako bat da.
Mastodon.eus euskara eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon instantzia bat da. 2018an hauek sortua: Azkue Fund, Dinahosting, iametza, Laborategia.eus, PuntuEUS eta Talaios Koop

Administratzailea(k):

Zerbitzariaren estatistikak:

1.4K
erabiltzaile aktibo

Taupa euskaltzaleen mugimendua

Euskarak mugimendua behar du. Eta mugitzera goaz.
Topagunea ginen. Mugimendua gara.
TAUPA, Euskaltzaleen mugimendua.
taupamugimendua.eus/

Gauzak aldatzeko sortu ginen eta gauzak aldatzera goazelako, garena eta egiten duguna berrasmatu ditugu.

“Euskarak taupada berri bat behar du, eta taupada bakoitzarekin emango diogu bizia. Euskarak mugimendua behar du, eta gu mugitzera goaz. Topagunea ginen, eta mugimendua gara. Ongi etorri Taupa euskaltzaleen mugimenduaren aurkezpen ekitaldira!” Irati Agorria, Taupako kidea.

“Garena eta egiten duguna ezbaian jartzera, eta aurrerantzean izan eta egin nahi duguna berrasmatzera ausartu gara. Gauzak aldatzeko sortu ginen, eta gauzak aldatzera goazelako, eragin nahi dugun tamainako eraldaketa gorpuztea dagokigu” Jasone Mendizabal, Taupako koordinatzaile orokorra.

“Mugimendu honek badu etorkizun eta horizonte desiragarriak imajinatzeko gaitasuna” Iñaki Sagardoi, Laba elkarteko kidea.

“Pozik gaude periferiatik lortu dugun eraldaketa soziolinguistikoarekin, baina ez da nahikoa. Oso pozik gaude mugimendu honekin, saretzea eta zaintza ezinbestekoak direlako”. Uxue Alonso, Geu Elkarteko kidea.

"Euskal Herri osoko euskaltzalez osatutako mugimendu zabal bat nahi dugu. Horregatik, euskara elkarteen topagune izatetik euskaltzaleen mugimendu izatera igaro gara, eta herri batzuetan jardutetik Euskal Herri osoan antolatzera” Jon Zapata, Taupako aktibazio arduraduna.

“Aktibismoa bizitzeko modua aldatu egin da, eta joera berrietara egokitu nahi dugu. Egiteko molde eta antolatzeko modu berriak, akaso likidoagoak, jarri nahi ditugu praktikan, euskaltzale bakoitzak bere modura parte hartzeko aukera izan dezan” Jon Zapata

“Gurea herri proiektu eraldatzaile bat da, komunitate anitz, berdinzale eta justuago baten aldekoa. Horregatik sinesten dugu posible dela euskararen aldeko konplizitateak orain arte baino esparru gehiagotara zabaltzea. Euskarak behar duen jauzia egiteko ezinbestekoa da” Irati Iciar, Taupako lehendakaria.

Denon taupadak erritmo berean jarri ditu Garazi Etxaburu dantzariak. Une hunkigarria Bilboko Kafe Antzokian.

Euskararen ardatzean askotariko jendea bilduz, herri proiektu ilusionagarri baten eragile erreferente izan nahi dugu.​

Gauzak aldatzeko sortu ginen eta gauzak aldatzera goazelako, garena eta egiten duguna berrasmatu ditugu.

Aurrerantzean, Taupa euskaltzaleen mugimendea izango gara, eta Euskal Herri osoko euskaltzaleak saretuko ditugu.

Batu 👉 taupamugimendua.eus