kriptosektak: irakurri dudan artikulu interesgarriena https://www.eldiario.es/catalunya/jovenes-victimas-criptosectas-acabe-loco-perdido-convirtieron-alguien-no-reconocia-criptomonedas-im-academy_1_9004471.html
Alaine Agirre: "Hitz egin dezagun suizidioaz lehen pertsonan, pluralean. Ni egon naiz hor, denok egon gaitezke hor"
EITB Faktoria
1897an eraikitako zentral hidroelektriko batek nahiago du bitcoina minatzea elektrizitatea saltzea baino https://www.tomshardware.com/news/restored-hydroelectric-plant-will-mine-bitcoin
Zer gertatzen da zure bitcoin-ekin hiltzen zarenean? Idatzi zure giltza pribatuak eta kontuko pasahitzak, prestatu jarraibide zehatzak kripto diru-zorrora sartzeko, eta jarri argibide horiek leku seguru batean. Giltza pribatu horiek gabe, ez da posible hildako baten kripto diru-zorrora heltzea. https://thehustle.co/what-happens-to-your-bitcoin-when-you-die/
"Influencer-en industria indibidualismo amerikarraren azken etapa besterik ez da, denok identitate eta arreta bila ibiltzen uzten gaituena, baina inoiz nahikoa". TikToker askok YouTubeko edo Instagrameko eduki-sortzaileen neke fisiko, emozional eta intelektual berdina jasaten ari dira.
Algoritmoak egunero argitaratzera behartzen du, baita une oro aktibo egotera: erritmoa jaistekotan, algoritmoak “desagertarazten” zaitu. https://www.nytimes.com/2021/06/08/style/creator-burnout-social-media.html
Ring segurtasun-konpainiaren etxeko bideo-txirrinen instalazioak zaintza-masiboko sare bat sortu du, ez bait dute esaten zenbat aldiz eman dizkioten bideoak poliziari, agindu judizialik gabe. https://techcrunch.com/2021/06/08/ring-police-warrants-neighbors
Zapatisten Europako Gira lagundu dezakezu GOTEO fundazioaren web orrian.
https://eu.goteo.org/project/gira-zapatista-europea-2021
Egin diet nire ekarpena
Inbertsio-kapitaleko enpresa batek New York estatuan ikatzezko zentral elektriko bat erosi du Bitcoin kriptomoneta minatzeko, zentral elektrikoaren %79 (85 MW) erabiltzeko helburuarekin. 12 lanpostu baino ez ditu sortuko, airea kutsatzen jarraituko du eta ur oso beroa botako du Seneca aintzirara. https://arstechnica.com/tech-policy/2021/05/private-equity-firm-revives-zombie-fossil-fuel-power-plant-to-mine-bitcoin/
Ransonware bidez jasandako eraso baten ondoren sistema bat 21 egunez eroria mantentzen da batez beste, eta erreskate bat ordaindu ondoren, batez beste 287 egun behar du sistema batek bere onera guztiz bueltatzeko Ransomware Task Force-aren txosten baten arabera. https://securityandtechnology.org/wp-content/uploads/2021/04/IST-Ransomware-Task-Force-Report.pdf
Internet Explorer, duela 25 urte Internet menderatu zuen eta hainbeste gorrotatu (ta batzuk baita maitatu) den web nabigatzailea datorren urtean hilko da https://www.npr.org/2021/05/22/999343673/internet-explorer-the-love-to-hate-it-web-browser-will-die-next-year?t=1621931073545
Hau irakurtzea gomendatzeizuet: #feminismoa, #transfeminismoa eta gune ez-mistoei buruzko pentsaldia.
Oso presente eukitzeten gaia da ta benetan ikutze nauena, holako espaziotan gaixkitorria sentitze naizenian ne itxura soilagatik.
[Gazteleraz da]
https://orgulloscriticos.wordpress.com/2018/03/04/repensando-los-bloques-no-mixtos/
Marta Triviri elkarrizketa benetan interesgarria: "Emakumeak nahita kanporatu ziren bideo-jokoen ekoizpen prozesutik"
https://www.argia.eus/argia-astekaria/2733/marta-trivi-bideo-jokoetan-aditua
Aste honetan #Palestina eta #Tarajal-etik heldu zaizkigunak ikusita, eta gurean gertatzen ari diren #mozallegea -ren aplikazioak eta bestelako errepresioak ikusita, ia-ia erridikulua da Covid19aren neurriak baretzen ari direlako jendeari entzutea "askeago" izango garela. Esperantza oro galarazten dit ia ia
Ethereum kripto-txanponaren gaur egungo meatzaritza-transakzioen eskaerak energia kontsumoa ikaragarri igotzen ari dira. Hurrengo hilabeteetan inplementatuko den Proof-of-stake protokoloa eraginkorragoa izango da, baina dena dela, adi egon beharko gara hemendik aurrera grafiko honetan: https://digiconomist.net/ethereum-energy-consumption/
430.000 10-15 urte bitarteko gaztek parte hartu zuten Oxford Unibertsitateko ikerketa batean ez dute lotura handirik aurkitu teknologiaren erabileraren eta osasun mentaleko arazoen artean; baina arazo emozionalen eta sare sozialen erabileraren arteko lotura ikusi zen. https://www.bbc.com/news/technology-56970368
3.0.12 VLC multimedia erreproduktoreak urrutiko kode exekuzio hainbat akats zuzentzen ditu; urruneko erabiltzaile batek ahultasun horiek esplotatu ditzake bereziki maltzurrak diren bideo edo audioak sortuz eta erabiltzailea horiek VLCkin irekitzera engainatuz. https://www.bleepingcomputer.com/news/software/vlc-media-player-3012-fixes-multiple-remote-code-execution-flaws/
Baina zer ari gara egiten munduarekin? 🌍 ♻️
Ethereum Energy Consumption Index:
➡️ | https://digiconomist.net/ethereum-energy-consumption |
VR betaurrekoak kirola egiteko aukera interesgarria eskaintzen dute Beat Saber edo BoxVR bezalako jokoei esker, lasterka egiteko zintak baino dibertigarriagoak eta motibatzaileagoak baitira. https://www.wired.com/story/best-ways-vr-virtual-reality-workout-exercise/
Pausoz pauso aurrera goaz pandemiaren egoerarekin.
Oraingoan "long covid" delakoarekin nator, lehen aldiz irakurri dut aldizkarian.
Etorkizun zoragarria 🌈 irudikatzen dugun arren, batzuetan holakoak irakurtzea komeni da.
(Gaztelerazko edukia)
Zibersegurtasun eta hezkuntza teknologikoko aholkularia