MacBook berrietan aurki daitekeen Appleren M1 txipak duen errendimendua x86 prozesadoreena baino hobeagoa da zeregin askotan. Non dago trukoa? Ba M1 ez dela CPU bat soilik, txip batean jarritako sistema oso bat baizik, CPU barne. Txip espezializatuak ere baditu, ataza batzuk helburu orokorreko CPU batek baino azkarrago egiteko gai direnak (grafikoak, irudiak, soinua, AI, zifratzea eta besteak prozesatzeko unitateak) erik-engheim.medium.com/why-is

AdNauseam nabigazio-datuak nahasteko eta erabiltzaileak publizitate-sareen jarraipenetik babesteko diseinatu den nabigatzaile-extentsio bikain bat da. Web iragarkiak blokeatzeaz gain, beraien gainean atzetik klik egiten du, monitorizazio eta zaintza algoritmoei datu faltsuak emanez adnauseam.io/

Ikerketa batek dio mugikorretan gauzatzen diren etenaldiak ez dituztela notifikazioak bultzatzen, baizik eta erabiltzaileak berak automatikoki burutzen dituela, erretzaile batek zigarro bat piztuko lukeen bezala. sciencedirect.com/science/arti

Segurtasun-zulo garrantzitsu bat aurkitu dute cPanel eta WHM-n: erasotzaile batek cPaneleko kontuetara sartzeko bi urratseko autentifikazioa (2FA) saihestu dezake. Hobe da 2FA aktibaturik mantentzea eta web hornitzaileari eskatzea cPanela eguneratzeko. zdnet.com/google-amp/article/2

Googleren barne-dokumentu batek Europar Batasunak inplementa nahi dituen arau berrien kontrako
60 eguneko estrategia deskribatu zuen. Estatu Batuetako aliatuek Thierry Breton EBko ekonomialari nagusiaren aurka presioa egiteko estrategiak planteatzen dira. Googleko kontseilari delegatuak barkamena eskatu du dokumentuagatik; non entzun dut hori lehen? reuters.com/article/us-eu-alph

Google Estatu Batuetan auziteratu dute ustez baimenik gabe Android-en erabiltzaileen mugikorren datu planak erabilita hauen informazioa lapurtzeagatik. Informazio hau Google zerbitzuen erabilerarekin zerikusirik ez duela diote salatzaileek. theregister.com/2020/11/14/goo

Gero eta pertsona gehiagok erabiltzen omen dute gamepad-a Steam-eko jokoetan. Argi dago teklatua + sagua baino erosoagoak direla eta eskumuturrak gutxiago kaltetzen dituztela batez ere joko-saio luzeagoetan. eurogamer.net/articles/2020-11

Global Privacy Control, erabiltzaileei pribatutasun-eskubideak aldarrikatzen laguntzeko tresna berria da, datu pertsonalen salmenta eta trukea mugatzeko. Webgune askok ez dute Datuen Babeserako Araudi Orokorrak pribatutasunaren inguruan bermatzen duen eskubidea errespetatzen; GPCari esker erabiltzaileek webguneei adieraziko diete defektuz ez dutela sarean arakatuak izan nahi. globalprivacycontrol.org/press

Badirudi harrapakin-kaxak (lootbox) zorizko joko bezala arautuko dutela estatu mailan. Sari kutxa hauek kaltegarriak dira bereziki haur eta nerabeentzat, ausazko jokoen modu berean funtzionatzen baitute. publico.es/politica/cajas-boti

Oxfordeko Unibertsitateko ikerketa berri baten arabera, bideo-jokoak onak izan daitezke osasun mentalerako; bideo-jokoetan jolasten aritu zirenen datuetan oinarritutako ikerketak erakutsi zuen bideo-jokalariek ongizate handiagoa zutela. theguardian.com/games/2020/nov

Appleren zerbitzari bat erori ondoren MacOS-en erabiltzaileek ezin zituzten beren aplikazioak ireki. Applek badaki zer aplikazio irekitzen dituzun, non eta zer maiztasunekin. Datuak zifratu gabe eta Akamai bidez bidaltzen dira, Estatu Batuetako gobernuari erabateko sarbidea emanez inolako bermerik gabe. Oraindik Apple “Pribatutasunaren txapelduna” bezala ikusten jarraitu behar dugu? osnews.com/story/132577/macs-a

Frantziak eta Herbehereek arau zorrotzagoak proposatu dituzte enpresa teknologiko handiak gainbegiratzeko (Google, Facebook, Amazon), enpresa horiek Europako ekonomian duten eragin ekonomikoari hobe aurre egiteko eta behar ezkero, merkatu-arazoengatik enpresa hauek hainbat enpresetan banatzeko aukera izateko. cnbc.com/2020/10/15/france-and

Estatu Batuetako Aduana eta Mugen Babeserako Bulegoak ez dio Kongresuari esan nahi zein legedia ari den jarraitzen estatubatuarrak epailearen agindurik gabe arakatzeko erosi dituzten kokapen-datuak erabiltzeko. Segurtasun Nazionaleko Sailak ere ez du kokapen informazio honen erabilerari buruzko pribatutasun-eraginaren ebaluazioa argitaratzen. Gringo hauek gero eta autoritarioagoak. 😯 vice.com/en/article/n7vwex/cbp

Ikerketa berri batek zein datu pribatu “harrapatzen” dituzten mezulari zerbitzuek erakusten du: gure datu pertsonalak babesten onenak Signal, WhatsApp, Threema eta iMessage omen dira, eta txarrenak Facebook Messenger, Instagram, LinkedIn eta Line (baita ertzetik ertzerako zifratzea duten elkarrizketetan) arstechnica.com/information-te

Tripofobia (zulo txikien multzoari beldurra) duten pertsonak arazoak izaten ari dira Xbox Series X bideo-kontsolaren diseinu berriarekin, aire beroa ihes egiteko behar dituen zuloak direla eta. Dirudienez, pertsonen %16k jasaten dute fobia espezifiko hau. kotaku.com/xbox-series-x-has-t

Europako Covid19 kasuen berpizteak ikaragarri handitu du eguneko heriotza-kopurua, eta martxoan ikusi genuen maximo globala gainditu da. Europarrok 1. olatuan birusa ugaldu eta zabaldu genuen mundu osoan. Espero dut oraingo honetan lan hobea egin ahal izango dugula bereziki zaurgarriagoak diren beste herrialdeak hobe babestuz. ft.com/content/a2901ce8-5eb7-4

Python-ek Javari bigarren programazio-lengoaia erabilienaren postua kentzen dio. TIOBE indizearen historian lehen aldiz, Java hirugarren postura jaitsi da. Beti bezala, C lengoaia txapeldun. techrepublic.com/article/pytho

Filtratuak izan diren mila milioi erabiltzaile/pasahitza kredentzial baino gehiago aztertu ondoren, 142 pasahitzetatik bat "123456" dela ikusi dute. Erabiltzaileek bete eta mantendu behar dituzten segurtasun-neurriak ez badira onuragarri sentitzen, erlaxatuko dituzte eta segurtasun arriskuak sorraraziko dituzte. zdnet.com/article/one-out-of-e

Hackeatutako 23.000 datu-base baino gehiago eskuragarri deskargatzeko hainbat hacking-forotan eta Telegram-eko kanaletan. Dirudienez, honelako filtraziorik handiena izan da. Beti bezala, komeni da Firefox Monitor edo “Have I Been Pwned” bezalako zerbitzuetan frogatzea ea gure kontu edo daturen bat lapurtu duten. zdnet.com/article/23600-hacked

FIFA bideo-jokoan aurki daitezkeen harrapakin-kaxak (lootbox-ak) debekatu dituzte Herbeheretan, gobernuko apustuen agentziak zorizko joko gisa sailkatu baititu. kansspelautoriteit.nl/nieuws/n

Erakutsi gehiago
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.