Google-en Damoklesen ezpata eta sortutako zaintza-distopia saihesteko pausu txiki asko eman behar dira. Horietako bat Chrome desinstalatzea da: deskargatu Brave nabigatzailea, beti modu pribatuan nabegatu, eta DuckDuckGo bilatzailea lehenetsi brave.com

Chrome nabigatzailea alde batera uzteko arrazoi berri bat eman digu Google-k: azken bertsioak ScrollToTextFragment funtzioa inplementatzen du, web orri baten zati jakin baterako lotura ahalbidetzen duena. URL horrek informazio pribatua eman diezaieke DNS trafikoa ikus dezaketenei (ISP, enpresak…) forbes.com/sites/gordonkelly/2

AEBko ikerketa polizia federalaren kexaren ondoren, Applek segurtasun-kopiak zifratzeko plana alde batera utzi zuen. Beraz, pribatutasuna zaindu eta babesten duten iragarki horietan gezurra esaten ari da: nahiz eta mugikorreko datuak zifratu, iCloud hodeian eskuragarri jarraitzen dute eta reuters.com/article/us-apple-f

Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.