Zergatik ezarri beharko genuke Signal/Whatsapp eta beste mezulari zerbitzu batzuetan mezuak automatikoki ezabatzeko aukera? Sekretu perfektua aurrerantz (perfect forward secrecy) berezitasuna erabiltzen da muturretik muturrerako mezuak zifratzeko. Gako publiko/pribatu pare berri bat gordetako gako iraunkorrekin konbinatzen da mezuak babesteko, baina telefonoa lapurtuz gero, aurreko mezu guztiak deszifratu daitezke. wired.com/story/signal-encrypt

YouTuber honek jasotako mezu iraingarriekin osatutako abestia ez dago batere gaizki. Horrelako portaerak umorearekin hobe kudeatzen dira: youtu.be/ExYMc0bhGWI

@porru izugarrizko malgutasuna eskaintzen du tresna honek. Muxuko mota eta hauen eraginkortasuna ezarri daiteke, baita jendea suabe/normal/garrasika hitz egiten duen. Aireatzearen partean sistema ezberdin asko simulatu egiten ditu. Harrigarria da FFP2 muxukoen + aireatzearen eraginkortasuna; hori ikusita, eztakit eguberriak ospatzea posible eta gomendagarria den

MIT unibertsitateak oso tresna interesgarria garatu du zuk planteatutako testuinguru batean COVID-19-aren arriskuak ebaluatzeko. Tresnak kontsideratzen du egoera horretan pertsona batek COVID duela, eta hainbat aldagai ezarri ondoren, zenbat denbora egon daitekeen jendea elkarrekin espazio horretan salbu adierazten du. indoor-covid-safety.herokuapp.

MacBook berrietan aurki daitekeen Appleren M1 txipak duen errendimendua x86 prozesadoreena baino hobeagoa da zeregin askotan. Non dago trukoa? Ba M1 ez dela CPU bat soilik, txip batean jarritako sistema oso bat baizik, CPU barne. Txip espezializatuak ere baditu, ataza batzuk helburu orokorreko CPU batek baino azkarrago egiteko gai direnak (grafikoak, irudiak, soinua, AI, zifratzea eta besteak prozesatzeko unitateak) erik-engheim.medium.com/why-is

AdNauseam nabigazio-datuak nahasteko eta erabiltzaileak publizitate-sareen jarraipenetik babesteko diseinatu den nabigatzaile-extentsio bikain bat da. Web iragarkiak blokeatzeaz gain, beraien gainean atzetik klik egiten du, monitorizazio eta zaintza algoritmoei datu faltsuak emanez adnauseam.io/

Ikerketa batek dio mugikorretan gauzatzen diren etenaldiak ez dituztela notifikazioak bultzatzen, baizik eta erabiltzaileak berak automatikoki burutzen dituela, erretzaile batek zigarro bat piztuko lukeen bezala. sciencedirect.com/science/arti

Segurtasun-zulo garrantzitsu bat aurkitu dute cPanel eta WHM-n: erasotzaile batek cPaneleko kontuetara sartzeko bi urratseko autentifikazioa (2FA) saihestu dezake. Hobe da 2FA aktibaturik mantentzea eta web hornitzaileari eskatzea cPanela eguneratzeko. zdnet.com/google-amp/article/2

Googleren barne-dokumentu batek Europar Batasunak inplementa nahi dituen arau berrien kontrako
60 eguneko estrategia deskribatu zuen. Estatu Batuetako aliatuek Thierry Breton EBko ekonomialari nagusiaren aurka presioa egiteko estrategiak planteatzen dira. Googleko kontseilari delegatuak barkamena eskatu du dokumentuagatik; non entzun dut hori lehen? reuters.com/article/us-eu-alph

Google Estatu Batuetan auziteratu dute ustez baimenik gabe Android-en erabiltzaileen mugikorren datu planak erabilita hauen informazioa lapurtzeagatik. Informazio hau Google zerbitzuen erabilerarekin zerikusirik ez duela diote salatzaileek. theregister.com/2020/11/14/goo

Gero eta pertsona gehiagok erabiltzen omen dute gamepad-a Steam-eko jokoetan. Argi dago teklatua + sagua baino erosoagoak direla eta eskumuturrak gutxiago kaltetzen dituztela batez ere joko-saio luzeagoetan. eurogamer.net/articles/2020-11

Global Privacy Control, erabiltzaileei pribatutasun-eskubideak aldarrikatzen laguntzeko tresna berria da, datu pertsonalen salmenta eta trukea mugatzeko. Webgune askok ez dute Datuen Babeserako Araudi Orokorrak pribatutasunaren inguruan bermatzen duen eskubidea errespetatzen; GPCari esker erabiltzaileek webguneei adieraziko diete defektuz ez dutela sarean arakatuak izan nahi. globalprivacycontrol.org/press

Badirudi harrapakin-kaxak (lootbox) zorizko joko bezala arautuko dutela estatu mailan. Sari kutxa hauek kaltegarriak dira bereziki haur eta nerabeentzat, ausazko jokoen modu berean funtzionatzen baitute. publico.es/politica/cajas-boti

@aldakur eta bideo-joko desberdin asko ere badago, beraz ez da bakarrik denbora, baizik eta ze joko mota eta zein eratan ere jolasten den (konpetitiboki, kolaboratiboki, esploratzeko gogoekin...). Liburuekin ere ondoriok positiboak eta negatiboak atera genitzake, ze badira ere paperean kaltegarriak diren edukiak.

Oxfordeko Unibertsitateko ikerketa berri baten arabera, bideo-jokoak onak izan daitezke osasun mentalerako; bideo-jokoetan jolasten aritu zirenen datuetan oinarritutako ikerketak erakutsi zuen bideo-jokalariek ongizate handiagoa zutela. theguardian.com/games/2020/nov

@aldakur Badirudi MacOs-eko bertsio berrienetan bakarrik gertatzen dela. Apple-k dio arazoa ez dela berriro gertatuko (imajinatzet, offline bezala funtzionatuko duela zerbitzariak eroriak edo itota daudenean), eta ziurtatzen dute ez dutela informazio hori erabiltzen, baina badaezpada erregistraturik geratzen da. Apple-k agian ez du erabiliko, baina AEB-ko gobernuak badaki hor dagoela behar duenerako.

@aldakur noski, horrekin instalaturiko edozein aplikazio irekitzeko aukera dago Apple-n zerbitzariak eroriak daudenean (gutxitan, ia inoiz gertatuko dena). Problema da Interneteko konexioa daukagunean, zer irekitzen dugun ikusten dutela, eta informazio hori zifratu gabe arakatu dezaketela bai Apple-koek, baita AEB-ko gobernuak.

@aldakur kasu horretan ondo doa eta irekitzen dira. Arazoa Apple-ren zerbitzariak erortzen direnean etorri omen da, sistemak ikusten baitu Internet badabilela, baina ez du Apple-ren baimena jasotzen app-ak irekitzeko. DRM kontuekin (adib. Denuvo sistemak) antzeko gauzak geratzen dira bideo-jokoetan.

Appleren zerbitzari bat erori ondoren MacOS-en erabiltzaileek ezin zituzten beren aplikazioak ireki. Applek badaki zer aplikazio irekitzen dituzun, non eta zer maiztasunekin. Datuak zifratu gabe eta Akamai bidez bidaltzen dira, Estatu Batuetako gobernuari erabateko sarbidea emanez inolako bermerik gabe. Oraindik Apple “Pribatutasunaren txapelduna” bezala ikusten jarraitu behar dugu? osnews.com/story/132577/macs-a

Frantziak eta Herbehereek arau zorrotzagoak proposatu dituzte enpresa teknologiko handiak gainbegiratzeko (Google, Facebook, Amazon), enpresa horiek Europako ekonomian duten eragin ekonomikoari hobe aurre egiteko eta behar ezkero, merkatu-arazoengatik enpresa hauek hainbat enpresetan banatzeko aukera izateko. cnbc.com/2020/10/15/france-and

Erakutsi gehiago
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.