Jarraitu

☠️Hacker mugimenduari buruzko haria☠️

<haria>
Badira sei egun Twitter kontu hau sortu nuela Hacker kultura eta mugimenduren inguruko informazioa Euskal Herritik zabaltzeko. Gaur galdera nagusienari erantzuten saiatuko naiz: zer da Hacker mugimendua?

1963an MIT unibertsitatera lehen mikro ordenagailua eraman zuten: PDP-1 prototipoa. Ordenagilu horrek konputazioko ikasleen artean emozio handia sortu zuen, batez ere Tech Model Railroad Cluben kide ziren ikasleen artean.

Erakutsi haria

Denbora asko irauten zuen pizteko berotzen eta itzaltzeko hozten. Beraz, eguneko 24 orduetan zehar egoten zen piztuta. Ordenagilu hori ikasle kopuru murritz batek baino ez zeukan erabiltzeko aukera ordea, eta Tech Model Railroad Clubeko kideak >

Erakutsi haria

> gauetan MITko instalazioetan sartzen ziren ezkutuan PDP-1-a probatzeko. Kuriositateak eta ikasteko grinak bultzaturik, ordenagailu hark ekartzen zituen programak birprogramatzen ikasi zuten, programaren funtzioa aldatuz beste emaitza batzuk ateratzeko.

Erakutsi haria

Aldaketa horiei "Hack" deitzen zioten, eta hori izan zen hitza erabili zen lehen aldia. MITeko irakasleak eta zuzendaritzako kideak konturatu zirenean, Tech Model Railroad Clubeko kideei gauetan sarrera guztiz debekatu eta hainbat zigor ere ezarri zizkieten.

Erakutsi haria

Hori ez zen horrela geratu eta Tech Model Railroad Clubeko kideek borroka ildo bat ireki zuten unibertsitatean teknologiaren erabilera askea aldarrikatzen.

Erakutsi haria

MITekin akordioa lortu zuten eta borroka horri esker unibertsitate osoko ordenagailuak eguneko 24 orduetan zehar daude piztuta eta edonorentzat eskuragai. Aldarrikapen horiek izan ziren gerora etorri zen mugimenduaren oinarriak.

Erakutsi haria

Teknologiak aurrera egin zuen, eta 1969an Dennis Ritchie-k C programazio lengoaia eta UNIX sistema eragilea sortzen hasi zen beste zenbait informatikarirekin batera; lehena 1972an kaleratu zen eta bigarrena ofizialki 1973an.

Erakutsi haria
Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.