Jarraitu

Apple eta Microsoft ere sortu ziren orduan, eta sistema eragile propioak zituzten lehen ordenagailuak aurkeztu zituzten. Dena den, oraindik ez ziren oso erosoak, ezta ekoizpenean sartzeko modukoak ere.

Beraz, IBM erraldoi teknologikoak kaleratu zuen lehen ordenagilu pertsonala, 1981an.

Erakutsi haria

Orduan, bi arazo sortu ziren: lehena, oso ekipo garestiak zirela, eta bigarrena, berriz, software pribatua zeramatela. Horrek MITeko ikasle zen Richard M. Stallman gure lagunari ez zion grazia handirik egiten, beraz, 1983an GNU sistema eragilea sortu zuen >

Erakutsi haria

> lehen software librearen lizentziarekin, eta hori gutxi balitz, Free Software Fundation fundazioa ere sortu zuen MITeko beste lagun batzuekin batera, teknologia askearen aldarrikapena mundura zabaltzeko.

Erakutsi haria

Orduan hasi ziren Hacker mugimenduaren oinarriak sortzen. Urtebetera Steven Leavyk "Hackers, heroes of computer revolution" liburua kaleratu zuen, non "Hacker ethics" deitzen den hori definitu zuen.

Erakutsi haria

Mugimendu teknologiko hori politizatu egin zen, mezu antikapitalista eta askatzailea txertatzeraino. Nazioarteko mugimendu anarkistan, adibidez, oso harrera ona izan zuen eta denbora-tarte laburrean mundu mailako mugimendu bat sortu zen.

Erakutsi haria

Hackerrak anarkistak ziren, zapalkuntzarik gabeko mundu bat nahi zuten eta mundu hori teknologiarekin lortzea posible zela sinesten zuten.

Erakutsi haria

Unibertsitateetan Hacker asanbladak sortzen ziren, hirietan Hacker Space edo HackLabak, lehen Hacker kongresuak, Hackmeetingak eta software libreko milaka proiektu.

Erakutsi haria

Ciberpunk kultura ere puri-purian zen orduan, musika elektronikoa eta etorkizun distopikoen imaginarioak txertatzen ari ziren kulturalki.

Erakutsi haria

Chaos Computer Club sortu zen Alemanian, urtero CCCongres izeneko kongresua antolatzen duena, aurten edizioa izan da. Hackmeetingak Europa osoan eta Hego Amerikan egiten dira, C-Base bezelako Hacker Space-ak, berriz, Berlinen eta Noisbridge San Frantziskon.

Erakutsi haria

Estatu Espainolean eta Euskal Herrian ere izan ziren mugimendu horren espresioak, Alemania edo Estatu Batuekin alderatuz gero intentsitate baxuagoan jardun zuten arren.

Erakutsi haria

Estatu Espainoleko Hacker mugimenduaren inguruan gehiago jakin nahi ezkeri, hemen uzten dizuet liburu interesgarri bat: hackstory.es/ebook/Hackstory%2

Erakutsi haria

Hackerrek ikasgai garrantzitsu bat atera zuten: interneten enpresa handiak eta gobernuak daudela eta oraindik ez zutela guztiz ulertzen zer suposatzen zuen internet bezalako fenomeno batek, ezta ere zer ziren teknologia horiek guztiak.

Erakutsi haria

Beraz, ekintza zuzenak egiten hasi ziren, kapitalismoari gerra zibernetikoa deklaratzen. Horrek arazo handiak ekarri zizkien, eta kapitalak beti egiten duen bezela, Hacker mugimendua beregantzen eta aldatzen saiatu zen.

Erakutsi haria

Burgesiaren lehen erreakzioa errepresiboa izan zen: ehundaka pertsona atxilotu zituzten, gehienetan frogarik gabe, hasiera batean ez baitzekiten frogarik lortzen.

Erakutsi haria

Legeak aldatzen hasi ziren, baina teknologia ere oso azkar zihoan estatuen burokraziekin alderatuz, beraz horrek ere ez zuen guztiz hil mugimendua. Atxilotzen zituzten hackerrei lanpostuak eskaintzen zizkieten, gorbernuarentzat edota enpresentzat lan egin zezaten.

Erakutsi haria

Askok onartu egin zuten eta gobernuak pixkanaka ulertzen joan ziren zer zen benetako Hacker mugimendua, beraz, gerra kultural bat ere abiarazi zuten.

Erakutsi haria

"Hackers" pelikula estreinatu zen 1995an, non Hacker horiek ez duten inungo motibazio politikorik eta bukaeran eginikoaz damutzen diren.

Erakutsi haria

Telebistan gaizkile eta mafioso batzuk izango bailiran irudikatzen dituzte Hackerrak, Hackerrak ez diren informatikariei elkarrizketak egiten dizkiete, zeinak Hackerraren definizioak aldatzen dituzten eta propaganda burges izugarria egiten duten Hacker mugimendua desegiteko eta Hacker hitzari zentzu politiko guztia neutralizatzeko.

Erakutsi haria
Erakutsi gehiago
Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.