Jarraitu

Atzo lemmy.eus euskarazko foroa jaio zen. Reddit antzeko sare sozial bat da, software librekoa eta federatua. Kontu bat sortu eta parte hartu!! :izargorria: ☠️

@txakal eta ez ahaztu horizontala dela eta denon ekarpenak izango direla ongi etorriak, batu komunitatera 😊

@okerreko @txakal baaaai, beragatik ei dauka izen hori: Breaking The Law!! (Vendemelo) 🤣

@desertorea @txakal jooope. Rob Halford Judas Priest taldeko abeslaria da. "Breaking the law" abestia (geroago "Vendemelo" Manolo Kabezaboloren ahotan) beraiek idatzi zuten. Askorentzako heavy metalak emandako abeslaririk onena. Oso istorio kuriosoa du. Gay zen eta "leather" azpikulturetatik heavy metalera eraman zuen larruzko erropen eta eskumuturrekoen estetika. Hacker kultural homoheavy bat. Nire idoloetako bat sindudarikgabe.

@okerreko @txakal ba aipatu eta gero bai, arrazoia daukazu, baina beti lotu izan dut abesti hori Motorheadekin, bertsio bat daukate edo... Ikusten duzunez ez daukat kultura heavytronik, dakidan apurra kuadrilako lagunen eraginez da. Nik nahiago nuen (eta dut) punka 🤣

@desertorea @okerreko @txakal :wikipedia: Euskarazko Wikipedian Breaking the law Motörheaden kanta dela jartzen zuen. Oraintxe zuzendu dut. Kasu honetan ere kanta ezagutzen nuen, baina bideoklipa ez. Plus Rob Halford buru gainean ilea zuen garaian.
invidious.nogafam.es/watch?v=L

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.