Sarearen Langile Kontrola

Historia inoiz baina azkarrago doa, munduaren abiadura handitu egin da eta badirudi langileriaren asimilazio prozesua azkartu dela. Urte batetik bestera teknologiaren aurrerapenak gradualki handitzen doaz eta oraindik ez dugu honen benetako dimentsioa ulertzeko gaitasunik.

Azken hamar urteetan Smarthphoneak gure bizitza aldatu dute betirako, giza erlazioak hankaz gora utziz, inteligentzia artifizialarekin berdina gertatuko dela dirudi. Lana egiteko forma aldatzen doa, gure arteko erlazioak garatzeko forma bezala, eta horrek ez du zertan gauza negatibo bat izan, aurrerapen teknologikoak gizakiaren onurarako lanean jarriz gero oso erabilgarriak direlako. Baina gizarte kapitalista batean bizi gara eta hemen gizartearen onura ez da lehentasuna.

Jarraitu

Langile klasearen independentziataz hitz egiten dugunean, langile kontrolpeko guneak, proiektu komunalak, autodefentsa laboral eta etxe bizitza sindikatuak etortzen zaizkigu burura; azkenean, forma hoietan azaleratu da mugimendu autonomo iraultzailea historikoki eta gaur egun ere horrela izaten jarraitzen du. Baina, badirudi, gaur egun gure bizitza guztiz zeharkatzen duen elementu bat ahazten dugula edo garrantzia kentzen diogula: eta hori internet da.

Gure lagun, familia eta kideekin internet bidez hitz egiten dugu, enpresa handiek kontrolatzen duten aplikazioekin eta kable zirkuitoetatik. Gure bizitzaren informazio eta xehetasun intimoenak aplikazio horiek erabiltzearen truke saltzen ditugu, internet burgesiaren kontrolpeko gune bat baita.

Software librea kode askea da. Hau da, programa hori nola egina dagoen ikusi dezakegu, kodea aldatu eta libreki distribuitu dezakegu inoloka enpresa edo mediaziorik gabe. Hauek, 80. hamarkadatik hacker mugimendua burgesiarekiko autonomia hori sortzeko ahaleginak izan dira, eta proiektu asko burgesia beraren gaitasunak gainditzera iritsi dira, GNU/Linux sistema eragilea kasu.

Proiektu hauek alternatiba oso onak dira burgesiak ezkeintzen dizkigun aplikazioekiko, ez gehienetan Hobe funtzionatzen dutelako bakarrik, horrela interneten autonomia hori irabazten jaon gaitezkeelako ere.

Baina sareko langile kontrola ez da software libreko programak erabiltzera mugatu behar, zerbitzu autonomoak eskaintzea ere bada autonomia irabazten joatea: riseup.net edo sindominio.net kolektiboek egiten dunten bezala. Azkenean zerbitzarien gaineko kontrolak bermatuko du benetako sarearen autonomia.

Software libreko ehundaa proiektu ditugu, gure egunerokotasunean erabiltzen ditugun programa guztien alternatibak dira eta kasu gehienetan enpresen programak baino hobeagoak dira, hauek zerbitzari propioetan jarriz gero, langileon kontrolpeko zerbitzuak izango lirateke.

Sareko autonomiak ere proletargo antolatuari segurtasun handia eman diezaioke, azkenean aplikazio eta programa horiek langileriaren interesen alde jarriz eta segurtasun protokolo onak ezarrita oso zaila da, edo ia ezinezkoa, burgesiaren indar armatuek bertan muturra sartzea.

Baina zerbitzuak ematetik harago, gaitasun propioak lantzeko aukera ere badugu. Gure internet propioa sortzen, langile kontrolpeko interneta. Hau guifi.net proiektuak pentsatu zuen 2004an eta horretan jarraitzen dute gaur egun arte.

Internteko infraestruktura berriak sortu, antena edo kable bidez, nodoak beraien artean lotu eta enlaze kilometrikoak eginez burgesiaren eskutatik ihes egiten duen internet bat sortzen dabiltza eta Euskal Herrian ere badaude horrelakoak egiten dabiltzanak: guifi.net/es/euskalherria

Gaur egun, internet ez da kontrol sozialeko erreminta huts bat bakarrik, internet burgesiaren antolakuntzaren logistika parte garrantzitsuenetako bat da, burgesiaren puntu kritikoenetako bat. Langile kontrolpeko sare bat sortzea burgesiari gerra deklaratzea da, langileriaren baliabideak indartu eta burgesiarenak ahultzen baititu, Comité invisiblek esaten duen bezala: "El poder es logístico, !Bloqueemos Todo!"

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.