Jarraitu

Zigarroa pospolo batekin piztu dut. Ez dakit noiz izan zen holakorik egin nuen azken aldia.

@txapisotegi Pospoloak maite ditut. Eta haien usainak nire haurtzaro piromaniakora narama.

@txikillana baita nik ere! Momentuan konturatu naiz aspaaaaaldian ez ditudala erabili. Segundu batez denboran bidaiatxo bat egiten ari nintzela sentitu dut.
Ume garaiko piromania ere konpartitzen dugu. Aitonarekin baratzean egiten nuen gauza interesgarrienetako bat, amaren haserrerako :)

@txapisotegi @txikillana Zelako espektakulua eskolan pospoloz egindako haize-errotak "ezustean" sua hartu zuenean 😈

@gontxatorre @txapisotegi Nik, urtean behin-edo, haurrak "sua egitera" eramaten ditut nonbaitera. Izan ere, gaur egun leku guztietan debekatua dago! Eta (dei nazazue paleolitikoa, baina) umeek suarekin jolasten ikasi behar dutela iruditzen zait.

@txikillana @gontxatorre nik attonaren baratzeko belar txarrak erretzen nituen.
Amonak: ijito usaie hartukozu!
Amak: gauen pixe ingozu oian sukin ibilizkeo!
Attona ta biok pozik.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.