Hordago El Saltok dio zorrotzak direla eta beraz badakitela zein diren/garen haien aliatuak. Ba editoriala irakurrita ni ez nago seguru haien aliatuak nortzuk diren dakidanik.

Hordago El Saltoren editoriala -ri buruz.
Iritzi ia guztiak dira errespetagarriak, baino nik ez dut horrelako editoriala idazten duen hedabide "alternatiborik" behar, pasatu behar badut testu ia osoa nire buruari gogorarazten ez naizela DV irakurtzen ari. Penagarri.

Ordiziako Greba Batzordea datorren asteazkenean bilduko da Barrenan 18:30etan. Han izango naiz.

169 greba egun daramatzate soinean emakume hauek. Eta umorea ez dute galdu oraindik. 2020. urteak zaintza lanak duintzeko balio dezala.

Bach + Miéville. Goizeko menu aparta. Zuek segi hemen, ni beste mundu batera noa. Itzuliko [ote] naiz.

Donostiako Tabakalerako Ubik liburutegiko bitartekariak greba hasi dute gaurkoan. Eta zer okurrituko zuzendaritzari eta grebalariak kanpoko langileekin ILEGALKI ordezkatzea. Kultura demokratikoaz eta langileen eskubideez gehiago irakurtzea komeni batzuei.

La noche de 12 años filma ikusi berri. Gogorra (nola ez ba) eta gomendagarria. Uruguaiko diktadura garaian estatuak bahitu bezala eduki zituen preso tupamaroei buruzkoa. Lagun uruguaitar bat dut tupamaroei egin zietena latza izan zela baina... pentsatzen duena. Latza hori ere.

Etxe hontan bi ume ez baleude inoiz ez nukeen Steven Hillenburg ezagutuko. Bob Esponjaren sortzailea hil da.

Tilin tolon, tolo tolon, tilin... Gaur ematen du Mixel Etxekopar logelan dudala lokartu beharko naizela.

Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.