Erakutsi berriagoak

Prentsa oharrak eta antzerakoak irudi bezala zabaltzearen aurka. Oso aurka. Oso oso aurka.

Oraindik okerragoa dena, sare sozial komertzialetan bakarrik zabaltzen dituzte. Testu bertsiorik ez beren webguneetan.

Enfin.

🔨 Auzolan astean murgilduta gaude, fabrikako espazio zabalen prestaketa lanetan giro ezin hobean.
Elkarrekin ekingo diogu fabrikaren birmoldatzearen erronkari.

[Auzolana] Ekainaren 6tik 10era auzolanak egingo ditugu arratsaldero 16:00etatik 20:00etara. Biziola Fabrika guztion artean eraiki nahi dugu, eta denon esku, bihotz eta buruak ezinbestekoak izango dira, aurrean dugun erronka eder honi aurre egiteko. Horregatik, egun hauetakoren batean Fabrikara gerturatu eta zure aletxoa jartzera animatu nahi zaitugu. Auzolana eta bertako txandak antolatzeari begira, izena ematea eskatu nahi dizuegu. ⬇️ labur.eus/bXhHw

📽️ Larunbatean fabrikan egin genuen Kooperatibaren Sorrera Batzarreko bideoa egin digu Aitzol Barandiaran biziolatarrak.
🌱 Goierri bizigarriago bat eraikitzeko kooperatiba martxan da!

Nor gera gu? Zer gera gu?

➡️ biziola.eus/

«Proiektu bizigarriak denontzat eraikitzea posible izango bada»
berria.eus/paperekoa/1957/022/
Saretzea eta elkartasuna indartu beharko ditugu:
+ Duela 8 urte harremanak sortuz @Olatukoop
+ Atzo Goierri eraldatzeko @Biziola
+ Maiatzaren 27an @Teks indartuz.
+ Lurralde anitzetan egin beharko ditugunak!

300 bazkide ditu dagoeneko Kooperatibak.
Oso pozik gaude izaten ari garen babesarekin.
Asko gara!

Lazkaon @Biziola kooperatibaren Sorrera Batzarrean, Andoni Mikelarena handiaren aurkezpen lanekin.

Basque Culinary Center-ek Gastronomy Open Ecosystem zentroa irikiko du Grosen eta eraikinaren proiektuak "Olatuen Bidea" izena du. Ze kutrea.
Path of waves kosmopolitagoa da.

Ordiziako eskola publikoko gurasoon elkarteko batzarra gaurkoan. Erronka handiak esku artean. Segregazioak batu ere egiten gaituelako gaude gaurkoan hemen. Erresistentziatik eraikitzen segitzeko.

🌱 Biziolako bazkide izateak, berak sustatutako proiektu guztietan parte hartzeko aukera emango dizu, baita proiektu berriak sustatzekoa ere.
Hasteko, eraldaketaren bidean pauso garrantzitsu bat eman eta Biziola Fabrika martxan jarri nahi dugu Lazkaon. Goierri guztira eraldaketaren taupadak iristarazten lagunduko digun bihotza.
Bidean aurrera jarraitzeko ezinbestekoa da bazkide sare zabal bat edukitzea.
⬇️ biziola.eus/bazkidetza/

Pegasus softwarea kamioiez bidali dugu Madrilera. Ez zait oso soft iruditu, baina beno. Zaindu mugikorrak :)

🌱 Biziola irabazi asmorik gabeko eta gizarte ekimeneko kooperatiba bat da. Goierri eskualdeko herritarrak, ekonomia sozial eraldatzaileko eragileak eta bestelako erakundeak saretu nahi dituena. Goierri burujabeago, iraunkorrago eta orekatuago baten bidean proiektu zehatzak martxan jartzeko.
Larunbat honetako batzarrean eratuko dugu kooperatiba.
Batzarreko eta kooperatibaren etorkizuneko parte izan nahi baduzu, eraldaketaren taupada izan nahi baduzu, hemen duzu aukera: biziola.eus/bazkidetza/

Email bat iritsi zait.
Handi bi minutura guatxap bat "email bat bidali dizut" esanez.
Nola krixto heldu da gizakiaren eboluzioa honaino?

🎉 [SORRERA BATZARRA]
✅ Herriz herriko aurkezpenak amaituta, iritsi da BIZIOLA KOOPERATIBA eratzeko momentua, azken asteetan ELKARTUTAKO KONPROMISOEN erakusgarri izango dena.
📆 Maiatzak 14, larunbata
🏘️ Biziola Fabrika
⏰ 11:00 – 13:00
Izena emateko: labur.eus/sorrerabatzarra

🎉 [SORRERA BATZARRA]
✅ Iritsi zaigu BIZIOLA KOOPERATIBA eratzeko momentua, azken asteetan ELKARTUTAKO KONPROMISOEN erakusgarri izango dena.
📆 Maiatzak 14, larunbata
🏘️ Biziola Fabrika
⏰ 11:00 – 13:00
Izena emateko: biziola.eus/biziola-batzarra-m
‼️ Gogoratu sorrera batzarrean parte hartzeko BAZKIDEA izan behar duzula. Oraindik ez bazara, garaiz zabiltza PROIEKTURA BATZEKO:
✍🏽 biziola.eus/bazkidetza/
🧭 Jarraitu dezagun !

Ordizian ez da soilik hezkuntza eredua jokoan dagoena. Bizikidetza dago jokoan. Baita haurren euskalduntzea ere. Ordizian ez dago ikastetxe ghettifikatu bakarra. Biak dira ghetto. Ordiziako egoeraren kaltetu bakarrak ez dira eskola publikoko ikasleak. Ez dira kaltetu bakarrak atzerritar jatorrikoak (bai zaurgarrienak). Ikastolako ikasleei ere kalte handia eragiten die. Kalte handia euskal jatorriko ikasleei ere. Kalte handia herri osoari.
Segregatzea arrazista baita. argia.eus/albistea/bildarratz-

Hau da neoburgesia, aro digitalean sortu diren “nouveau riche” horiek (orain “emprendedor” terminoa erabiltzen dute).

Eragiten duten diskurtsoa oso beldurgarria da, izan ere duten audientzia-kopuru handiena umeak baitira. Kapitalismo digitalaren propaganda eraiki dute eta adoktrinatzeko tresnak bilakatu dira. Neoliberalismoaren beste garaipen bat. Beldurgarria, benetan.

Erakutsi zaharragoak
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.