Jarraitu

Gaur AtopiaRPG, euskaraz sortutako lehen rol jokoaren aurresalmenta kanpaina aurkeztu dugu. Durangoko Azokan salgai egongo den prezio berean (33 jelcoin) Bildumazale Edizioa lortu nahi izanez gero bizkor ibili!

www.atopia.eus

Beno, ba espero genuena baino askoz eskari handiagoa da eta plataforma erorita daukagu :))) Ospatzeko moduko berri txarrak! :durangokoazoka: @durangokoazoka

Erakutsi haria

@txerren DA!n sortzaileekin partida bat jokatzea izango da Bildumazale Edizioaren sorpresa, ezta? Horrenbeste matraka eman eta gero... zer gutxiago (kar, kar, kar).

Zorionak!

@dabidnet Ez ez, hori programa ofizialak ekarriko du, hori ez da sorpresa! XD

@zital Jende gehiegik erosi du oso azkar eta bankuak pasarela blokeatu digu (true story) XXD Ea biharko konponduta daukagun.

@txerren sinopsia falta dela uste dut. Interesa dut baina ez dakit zeri buruz den...

@jon hitz gutxitan esanda, Euskal Herria: arraro berria

@txerren online (voip bidez edo) jokatzeko aukera badago ni pozik. Atzerrian bizitzearen ondorioak :-(

@jon Bai, ari gara horretan pentsatzen. Momentuz roll20 eta hangouts bidez proba batzuk egiten ari gara.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.