Zergatik dira pertsona batzuk erabat ezgai puntual iristeko?
Badago esplikazio zientifikorik? Psikologiatik, soziologiatik...
Sistematikoki berandu iristen den norbait badago, zein da zuen barruko esperientzia?
@txerren praktikoa izatea onena hitzordua=jarritako ordua +17' gutxi gora behera, hitzordua in deten pertsonan baitan.
@anabasa 17:17etan geldituz gero 17:34an iritsiko lirateke karkar
@txerren pertsonaren atzeratze joera mailak finkatuko du hori, bakoitzari bere formulatxoa deskubritu beharko diozu...;))
@birasuegi jajajaaj. Tira, bere alde esan behar da gutxienez aurrikusgarria dela. Okerragoa da berandutasuna randoma denean :D @anabasa
@anabasa halere nire jakinahiak hor dirau: BAINA ZERGATIK XDD
Esan gurot: bostak arinegi bada goazen bost t´erdietan gelditzera, no problem. Baina ez da hori kuestioa ezta? :D
@txerren Niri asko kostatzen zait puntuala izatea. Hall eta Hall antropologoen monokronikoa vs polikronikoa kontzeptuez irakurtzean, neure ezaugarri asko aurkitu nituen islatuta gizaki polikronikoengan
@Gailetagilearen_Alaba @txerren
gero oporratan hegazkine hartuteko ez duez berandu ba
@Gailetagilearen_Alaba aiba, zer da hori?
@Gailetagilearen_Alaba suuuuper interesgarria. Eskerrik asko!!
@txerren Honetaz idatzi nituen lau blog sarrera orain mila urte:
Hauxe da lehena:
https://blogak.eus/basquebasking/monokronikoak-eta-polikronikoak-1
@Gailetagilearen_Alaba pila bat gustatu zait Ana :D:D:D Super ona.
@txerren Pozten naiz!
Gura izanez gero, hemen gainerako zatiak:
Bigarren zatia: https://blogak.eus/basquebasking/polikronikoak-eta-monokronikoak-2
Hirugarrena: https://blogak.eus/basquebasking/polikronikoak-eta-monokronikoak-3
Laugarrena:
https://blogak.eus/basquebasking/polikronikoak-eta-monokronikoak-eta-4
@Gailetagilearen_Alaba @txerren ze onak! Eskerrik asko polikrono eta monokronoen gaia erakusteagatik, gaur deskubritu dut.
Azken sarrerako Lady Marionen erantzuna irakurrita identifikatu naiz, monokrono eta polikrono
@Saioanaiz Ze poza, mila esker! @txerren
Kronemika deitze zaio horri, denboran pertzeptzio ta antolakera kulturalai berez. Hortik haratago, arreta bereganatzeko modu bat izan liteke, denbora kalkulatzeko zailtasunak, presaka bizitzea ta ezustekoentzako denboraik ez hartzea
@txerren
Ni gaztetan OSO puntuala nintzen. Mexikon urtebetez bizi eta orain ezin garaiz heldu. Nahiz eta denbora soberan euki, beti berandu heltzen naiz.
Ez dakit zer den eta ezin dut azaldu, baina horrela da.
Ta gainera oso txarto pasatzen dut berandu noanean eh?
@garkopeke ni patologikoki puntuala naiz (berez ezin dut ebitatu 5 minutu arinago iristea ez badut nire burua forzatzen), baina nire inguru ia-ia osoa oso inpuntuala da. Kuriosoa zait, se badirudi gure kultura puntuala dela, baina gero ez da.
Piska bat errepideko abiadura mugak bezala, gauza bat da seinaleak 80 esatea eta beste bat da atzekoak zer transmititzen dizun jaja XD
Mexikon infarto batek emango lidake, edo zu bezala erabat aldatu jaja
@txerren
Adaptatu ala hil.
Han ordu ta erdi berandu heltzea ez da ezohikoa.... Eta horrela doaz gauzak han. Inefizientzia itzela.
Ni gehiegi adaptatu nintzen, eta orain ezin nire sustraietara bueltau ....
@garkopeke @txerren alda daitekeen zerbait da orduan? Ez dut nire burua berandu iristen ikusten, ez naiz inoiz inpuntuala izan eta berandutzen bazait oso urduri jartzen naiz
@txerren ordua puntuala ez denak jarri eta hala ere ez puntuala izatea ere bada ba...
@Anderagizu eske temazo bat da e? Adosten duzu gauza bat baina gero ez duzu betetzen ... Eta gehienetan ez da auzi bat ere berandu datorrenarentzat.
Faszinantea da
@txerren Dagoeneko ohitu naiz, ze badakit ez dela aldatuko. Nik adibidez ezin dut inpuntuala izan, eta baldin banaiz arazoren bat tarteko da.
@txerren lehen oso inpuntuala nintzen, ez nuen batere ondo manejatzen beharko nuen denbora; orain, —jantziekin krisiren bat tarteko ez badut — denbora askorekin ateratzen naiz beti, lar ere batzutan.
@txerren niri asko kostatzen zait garaiz iristea, ikasten ari naiz. Pentsa, urduri jarri izan naiz,geltokian trenaren zain egoteagatik.(hau da korrikaldia egin gabe trena ez hartu behar izateagatik)
Gurasoak galdu izanak ere eragin zidan, lehentasunak aldatu zitzaizkidan.
@txerren Ni saiatzen naiz, baina ez dut beti-beti lortzen: a) Denbora gaizki kalkulatu b) Azken momentuko ezustekoak (txarrak), c) Etxean zerbaiten bila (giltzak, ...) d) Etxean zerbait ahaztu eta bueltatu beharra... e) Irten aurretik, egiteko duzun guztia bukatzen saiatzea, dena kontrolpean utzi. Emaitza: denboraz iristeko korrika ibili beharra. Gertatzen zaidanetan autokritika egiten dut eta berandutzen bazait abisatu egiten dut, eta barkamena eskatzen dut. Ea aurten.
@txerren
Esplikaziorik aurkitzen baduzu, eta ez badu konponbide errazik, ez partekatu puntualak ez direnekin. Ze batzuei falta zaiena berandu iristeko aitzakia zientifikoa da
@galaipa karkarkarkarkarkar
@txerren Gutxi aipatzen beste ikuspuntua, puntualtasunari gorazarre egin, eta diskurtsoa bota 5min atzeratu denari(agurtu aurretik noski),eta bilerako gai ordena alboratu txikikikeriataz jarduteko,baino e! ni puntuala eta zu ez.
Agian 5min galdu arazi arren, eraginkor eta produktibo izan nahi naiteke,eta zu ez.
Gauzak ez dira txuri edo beltz.
@AVU_Osoro bueno, gauza ezberdinak dira ezta? Puntual eta sasikume zein inpuntual eta jatorra izan zaitezke, ez daude lotuta XD
Halere ados zurekin: klabea bestearen denborarekiko errespetuan dago.