Euskalki eta Batuaren auzian, lehenegoentzako abantaila izan daiteke hizkuntza automatikoki antzemateko softwarea euskaldun berria izatea. Ez zaitu ulertuko herriko mintzairan. Batuaz hitz egiten baitute euskaraz dakiten sistema apurrek: esaterako, aholab.eus proiektuaren baitan AhoTTS zerbitzua eta Basque Speech Recognizer daude eskuragarri. Batak idatzitakoa esaten du, eta, besteak, esaten zaiona testuratu. Ondorioa: euskalkiak dira zure pribatutasunaren babesle! berria.eus/paperekoa/1909/038/

@bekereke Egon, hori be etorriko da eta. 😁 Inoiz euskalkidunok espiatzea errentagarrixa bada behintzat.

@Mendilarre @bekereke Ez nuke esango. Ni ziur nago nire ordenagailuan sartzea eta dudan guztiaz jabetzea teknikoki oso erraza dela. Inork ez badu egin, baliozko ezer ez dudalako da.

@Mendilarre @bekereke Extrapolatu hori euskalkidunetara. Gutxi gara, joera beherakoa da... etorkizun hackeable eskasa. 😁

@txikillana @Mendilarre ez naz aditua. Baina bestian esan eben euskerien ezagutzia maximuan dagola, datuetan. Erabileriari buruz zabiltzaz? Hori neurtzen be gatxaua da, eta ni neu ixan leike burbuila baten bixi ixatia baina piskat alarmistia deritzot horreri.

Jarraitu

@bekereke @Mendilarre Bueeeno, kendu euskera batuarena. Baiña euskalkixena klarua da ezta? Uniformizaziñorako joeria begibistakua da.

@txikillana
Nek uste ez direla izanen guk ezautze ttun bezelaxekoak. Biño, galdu, ez dire galduko. Nahasixegoak, hori bai.
Kontue da, gaie delikatue dela, ta yendea seittun mindu itten dela.
Batzun purrustik, besten gutxiestek, ta atzeneako, korapillo latza. Ta bik elkarren beharra daukea. Euskerak osasuntsu bizi nahi be do biñipin.
Lan politte dauku hiztunok normaltasune transmititzeko!
@bekereke

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.