Jarraitu

Jentiak 🙌🏻 emotikonua askotan ipintzen dau, eta nik ez dakitt ze arraixo esan gura daben irudixorrek: aluan signo feministia? Txalua? Enkuadre fotografikua? Hatzazkolak garbi dittuala? Iñok argitzerik bai?

@txikillana diskotekan, botila bat ur eta eskuak goian zituzten pertsona horiek gogora ditzagun nahi dute, ezta? Vaaaaaaaaaaaaamaos txunda txunda txunda txunda 🎶🎶💊💊

@txikillana ez da emoji argienetakoa, hori ziur. Nik txaloak bezala interpretatzen dut, obazio bat egiteko eskuak igotzearen keinua edo. Zerbait ona.

Testuinguruaren arabera, adieraziko luke: zorionak, lortu duzu, handia zara, miresten zaitut, merezi duzu, lan ona...

@admin @desertorea @txopi Garai berrietako emojia orduan, esanahi "likidoa" duten kontzeptu berrien estilokoa, hala nola "mitiko" ("tipiko" eta "epiko"ren mistura xelebrea) edo "sin mas" ("ondo" zein "txarto" esan nahi dezakeena, egoeraren arabera).😁

@txikillana @txopi @admin @desertorea Iep! Nik ere pozik eta "ueee" edota futbol zelaietako olatuarekin erlazionatzen dut...
Interesgarria elkarrizketa!
Bide batez... zer gertatu da benetako @txikillana -rekin? Oporretan al dago?

@izaro @admin @desertorea @txopi @txikillana@mastodon.jalgi.eus Ba ez dakit, gizona. mastodon.jalgi.eus egun askoan erorita dabil (ez da lehenengo aldia), eta hementxe, izaera alternatiboarekin. Fedibertsoaren abantailak.

@inigoortega
Irudi txukun bat lortzen baduzu gehituko dugu kamehameharen emojia.

Baldintzak:
* Atzeko plano gardena duen PNG bat.
* Karratua. Zabalera eta altuera berdina.
* Gehienez 50 KB.
* Tamaina oso txikian ondo ikus dadila. Mastodonen webeko bertsioan 20x20 eta 24x24 pixeleko tamainan bistaratzen dira emojiak.

@txikillana @desertorea @txopi

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.