mastodon.eus fedibertsoan parte hartzeko erabil dezakezun Mastodonen zerbitzari independenteetako bat da.
Mastodon.eus euskara eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon instantzia bat da. 2018an hauek sortua: Azkue Fund, Dinahosting, iametza, Laborategia.eus, PuntuEUS eta Talaios Koop

Administratzailea(k):

Zerbitzariaren estatistikak:

1.4K
erabiltzaile aktibo

Azaroan, migraina izan ez dudan egunetan buruko mina izan dudala uste dut. Eta abendua ez dirudi oso bestelakoa izango denik. Insomnioak ere ez du laguntzen eta orain aldaketa handiak datoz, estres handiko egun eta asteak

@xabi
Animo Xabi! Nik ere cefalea kronikoa daukat eta migrañak ere oso maiz eta Azaroan burua lertzear izan dut. Triptanak hartzen dituzu migrañarentzat?
Animo eta patxararekin (ez patxaranarekin 😜) hartu...

@agaraialde @jogerka @txikillana

Ez triptanak (nik dakidala) ezta homeopatia ere. Bere garaian Solgol baina ez dut uste irtenbidea denik. Eta osteopatia kraneala gizarte-segurantzak eskaini arte ezta ere. $$$

Zazpi urte inguru oso ondo egon naiz, buruko min gutxirekin. Astean bizpahiru aldiz igeri egiteak asko laguntzen dit epe ertain eta luzean. Baina 26ºC-tan dago ura eta azken boladan gutxitan joan naiz.

Patxarana ez baina cointreau-ak ondo egin dit noizbait, buruko minaren arrazoiaren arabera, suposatzen dut. Probatu ezazue 😉.

Bide batez, ba al dakizue nola esaten den euskaraz cluster headache / cefalea en racimos?

Oier Gorosabel Q+ :tokanoka:

@xabi @agaraialde @jogerka Osasungintzan, ez naiz neologismoak sortze zalea; zuzenean, hitzak erdaretatik hartzen ditut. Bestalde, Xabi, arazoa $o$a bada, artikulu honetakoa kontuan hartu; zuk aurkitu duzun igeriaren bide horretan sakondu dezakezu eta. abante.eus/hidroterapia-pobrea

abante.eusHidroterapia: pobrearen osasuna | Aixebe & Abante