Beno, zorretan nuen #aurkezpena eta hementxe luxezka bat:
Martin Etxauri Sainz de Murieta nauzue, Txo!? ezizenez. Arte eta ikerketa aferatan nabil, han hemenka zerbait irakasten ere.
Artea eta teknologia (medio berriak) uztartzen dituzten proiektuak egiten ditut gehien bat, besteak beste grafika generaiboa (#processing) 3Darekin lan (#Blender), afera interaktiboak eta elektronika (#arduino, #teensy, etab.) eta bideo-mappingak egiten edo #VJ (bideo jartzaile) lanetan nabil...
... 3D inprimagailuekin ere nahiktxo ibiltzen naiz eta errealitatea eskaneatzea dut gogoko, izan fotogrametria, LiDAR edo bestelako moduetan. Natura eta mundu ez-gizakiarra oso gogoko dut eta nire proiektu gehienetan ere agertzen da. Horretaz gain teknologiari beti so, daukagunari eta datozenei jaramon egiten oso begirada kritikoarekin.
Hirian beti bizikletan, horretaz ere zertxobait kaka ematea posible da
Oraintxe berean EHUko Arte Ederretan doktoretza bukatzear nago (hor noizbait) eta aurreko bizi batean diseinugile grafiko+web eta ilustratzailea (ez horrenbeste) izana naiz. Eragin.com zein The Balde aldizkariaren sortzaileetako bat eta bietan diseinu buru ibilitakoa urte askotan. Hori baino lehen Narpartheiden endredatzen ere
Duela hainbat denbora EITB Kulturan bideo majo bat egin zidaten arte proiektuen inguruan, nahiko aurkezpena ona delakoan nago:
https://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/eitb-kultura/bideoak/osoa/6965614/bideoa-martin-etxauriren-lanak-artea-eta-tenologiaren-arteko-loturak-----/
Hortxe ba nire aurkezpane-txapa. Ala, bota dut
@txo_elurmaluta abisakozu ea non ta noiz ikusi daiteken zure proiekturen bat
@jogerka Abisauko dut hemendik, bai, milesker!
@txo_elurmaluta Aupa! Asko interesatu zait zuhaitz enborrekin duzun proiektua. Nola aukeratzen dituzu zuhaitzak? Zein irizpide artistiko erabiltzen duzu?
@mikeletxeberriaokariz aupa! Ba zuhaitz azalak erakargarriak izan behar zuten ere, edo behintzat aukeratutako zatia, baina izpide oinarrizkoena zen zuhaitz motak arazoren batz izan behar zuela, izan izurrite, edo klima arazorik, edo ez zirela heldu izatera hleten hagatik, edo desagerrzeko arriskuan… arazoren bat.
Horretarako Roberto Jaukikoa basozainarekin hitzeginuen gehine bat.
Ikusi hemen info gehio dago eta bideotxo bat non prozesua azaltzen dudan:
http://www.elurmaluta.net/seccion/proyectos/proyecto/fossil-plastics--alegiazko-enborrak
@txo_elurmaluta Mila esker! Zeinen interesgarria! Gaur gaurkoz ba al dago hori ikusteko aukerarik? Erakusketaren batean dago edo egongo da?
@mikeletxeberriaokariz ba oraintxe ez dago inun, baliteke 2023an Iruñerrian edo nafarroako herriren batean egotea, abixatuko dut hemendik
@txo_elurmaluta Eskertuko dizut!
@mikeletxeberriaokariz @txo_elurmaluta niri soinuena gustatu zait!
@txo_elurmaluta hau ikusita #demoscene mugimendia gogoan izan dut, ez dakit https://www.pouet.net ezagutzen duzun, bertan gauza interesgarriak daude.
Guzti honekin zure egunerokoan zabiltzala ikusita, Adimen Artifizialari buruzko iritzirik baduzu? Poza edo ta Beldurra?