@dabidnet ze interesgarria! Izenburu hutsarekin jada betean egiten dugu bat. -ik gabe oraingoz, askotan bizimodu zuzendu eta aurrikusgarri horren usainak alboetatik.

Zelan dabilen ingurua, ze kanpo geratzen dan bat/uzten gaituen sistemak, eta bestalde batetik, zelako ematen duen horrek ere bai, zirkuitutik kanpo ibiltzeak!

.

.

Patxadaz irakurriko dugu, ea zer pizten digun! Merzi!

-an streaming ez ;-) @DanonaDonea

@Eleder sare sozial korporatiboak albo batera uzten dituzunean ere, uste dut zirkuitutik kanpo geratzen zarela. Whatsapp-ekin berezi. Baina, ze arraio, horrek ere badauka bere xarma (nik ez dut bere falta sumatzen): gehiago baloratzen ditut nirekin komunikatzeko/egoteko "esfortzua" egiten duten lagunak.

@DanonaDonea​n frekuentzia inhibitzaileak jartzeko aukera aztertu beharko dugu ✌️

@dabidnet Whatsapp-a aipagai, sistemako edozein arlotan whatsapp-taldea bilakatu da plaza. Bai aktibismorik interesgarrienean, bai dantza talde animosoenean, bai eskolako guraso talde antzuan.

Bereziki maltzur dirudi. Izatez, erraza zirudikeen smartphone-ik gabe, ordenagailuko epostan jasotzea whatsapp mezuak.

Saiatu arren (youtube.com/watch?v=imeB7SuXH4) kale! Bai egin daiteke, smartphone-a izanez gero, erraz.

Derrigortu egin gura gaituzte smarphone-ra, pc-az gain?

;-)!

@Eleder @dabidnet
Oso interesgarria iruditu zait, egia esan! Ea ildo horretatik hausnarketak egiten jarraitzen dugun. Beste aldetik Bilbon egon eta ez gara enteratu? Joe... Komiteko inor ba al dabil #Fedibertsoan? ;)
Gai oso polita, mila esker elkarbanatzeagatik!

@izaro @Eleder edonola ere, nire ustez teknologiaren eredu antikapitalistan aurrera egiteko aukera egon badago. Ez da erraza, eta argi dago arazorik handiena hardwarean daukagula, baina hamaikatxo proiektu daude teknologia etikoa eta autgestionatua sustatzen dutenak.

Eta, bai, erabat ados, gaur egungo ereduarekin bide okerretik goaz.

Jarraitu

@dabidnet @izaro @Eleder Egia da teknologia batek ezaugarri multzo bat izan arren (adibidez laban-mota desberdinak) objektuaren erabilera zehatzak kasu bakoitzean pisu handia duela.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.