@dabidnet ze interesgarria! Izenburu hutsarekin jada betean egiten dugu bat. -ik gabe oraingoz, askotan bizimodu zuzendu eta aurrikusgarri horren usainak alboetatik.

Zelan dabilen ingurua, ze kanpo geratzen dan bat/uzten gaituen sistemak, eta bestalde batetik, zelako ematen duen horrek ere bai, zirkuitutik kanpo ibiltzeak!

.

.

Patxadaz irakurriko dugu, ea zer pizten digun! Merzi!

-an streaming ez ;-) @DanonaDonea

@Eleder sare sozial korporatiboak albo batera uzten dituzunean ere, uste dut zirkuitutik kanpo geratzen zarela. Whatsapp-ekin berezi. Baina, ze arraio, horrek ere badauka bere xarma (nik ez dut bere falta sumatzen): gehiago baloratzen ditut nirekin komunikatzeko/egoteko "esfortzua" egiten duten lagunak.

@DanonaDonea​n frekuentzia inhibitzaileak jartzeko aukera aztertu beharko dugu ✌️

@dabidnet Whatsapp-a aipagai, sistemako edozein arlotan whatsapp-taldea bilakatu da plaza. Bai aktibismorik interesgarrienean, bai dantza talde animosoenean, bai eskolako guraso talde antzuan.

Bereziki maltzur dirudi. Izatez, erraza zirudikeen smartphone-ik gabe, ordenagailuko epostan jasotzea whatsapp mezuak.

Saiatu arren (youtube.com/watch?v=imeB7SuXH4) kale! Bai egin daiteke, smartphone-a izanez gero, erraz.

Derrigortu egin gura gaituzte smarphone-ra, pc-az gain?

;-)!

@Eleder @dabidnet
Oso interesgarria iruditu zait, egia esan! Ea ildo horretatik hausnarketak egiten jarraitzen dugun. Beste aldetik Bilbon egon eta ez gara enteratu? Joe... Komiteko inor ba al dabil #Fedibertsoan? ;)
Gai oso polita, mila esker elkarbanatzeagatik!

@izaro @Eleder edonola ere, nire ustez teknologiaren eredu antikapitalistan aurrera egiteko aukera egon badago. Ez da erraza, eta argi dago arazorik handiena hardwarean daukagula, baina hamaikatxo proiektu daude teknologia etikoa eta autgestionatua sustatzen dutenak.

Eta, bai, erabat ados, gaur egungo ereduarekin bide okerretik goaz.

@dabidnet @izaro @Eleder Mastodon bitarteko elkarrizketatxo hau posible baldin bada, munduan zehar zabaldu eta mantentzen diren zuntz optikoko azpiegitura erraldoi baten fruitua da hein batean. Kable, router eta bitartekari andana hori kapitalismoak ekarri du.

Erabiltzen ditugun mikrotxipak egingarriak baldin badira, inbertsio erraldoien ondoren ekoizpen masibo baten bitartez lantegi zehatz batzuetan egiten direlako da. Hori ere kapitalismoak ekarri du.

Jarraitu

@dabidnet @izaro @Eleder industriak eta teknologiak (elektronikoak zein bestelakoak) kapitalismoak erraztuta, bideratuta, sustatuta eta erraztuta garatu dira hein handi batean. Kapitalismotik at edo aurka doazen esparruak egon arren, kapitalismoaren eragina bistakoa iruditzen zait. Kapitalismoaren bilakaeran teknologiak izan duen eragina ere bistakoa da. Biak lotuta daude? Bai

Emaitza bera lor liteke kapitalismorik gabe? Eztabaidagarria

@txopi @Eleder @dabidnet
Iepe! Ulertzen det diozuna Txopi, baina beste batek esango luke guzti hori langileei lapurtutako gainbalioaz lortutako dela, eta gaina modu oso desorekatun banaturik dagoela, ez duzu uste?
Kapitalismoa teknologiaz baliatu da hasiera-hasieratik bere eredua mundu guztian zabaltzeko, eta biak oso erlazionaturik daude, egia da.
Lor al daiteke guk lehenengo munduan dugun teknologia maila beste eredu batekin? Agian ez, ezingo dugu jakin.
Lor zitekeen denon mesedetan eta pertsonak erdigune hartuko lukeen teknologia bat, pertsonen arteko arrakala handitu beharrean txikituko lukeena? Agian bai, eta oraindik lor dezakegu! ;)

@izaro @txopi @Eleder baina eztabaidaren zatirik interesgarriena ez da beste sistema ekonomiko-politiko batekin teknologia gaitasun berdinera heltzeko aukera dugun (izan ere, ez dut uste eztabaida honetan gaudenok egoera hau desiragarritzat dugunik).

Niretzako interesgarriena teknologiaren erdigunean bizitza jartzeko eredu antikapitalistak sortzeko aukera dugun aztertzea da. Eta erantzuna argia da niretzat: bai, sortu daitezke. Eta ereduak egon badaude.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.