@txopi ez naiz antiespezista, baina ez dut uste hori denik defendatzen dutena... beraien ideiekin erabat konprometitu diren aktibista antiespezista batzuk ezagutzen ditut. Ezagutzen ditudan horiek antikapitalistak dira.

@txopi @dabidnet nik hor sarkasmue baño eztot ikusten 😂😂😂

@urtzai @zital @txopi ez dakit hori den definizioa, ez naiz sartu antiespezismoa aztertzen, ez zait erakargarri iruditzen.

Baina ezagutzen ditudan antiespezistak matraka (zentzu onean) eman izan didate, eta ez da hori defendatzen dutena. Behintzat hauek (bestalde, ezagutzen ditudan bakarrak).

@txopi irudiak esaten didana: emakume bat etxeko-abere batekin beste animali baten haragia ordaintzen, hil dezaten. Jateko suposatzen dut. Hau da, irudiko txakurrak txerriak baino balio gehiago duela.

Traola batekin laguntzen duzu. Suposatzen dut irudi horrekin antiespezismoari kritika bat egitea dela helburua (hori ulertu dut nik behintzat).

Horri erantzuten nion, ez dut uste antiespezista baten irudia hori denik. Ez behintzat ezagutzen ditudan horiena.

@dabidnet irudia euskaratu besterik ez dut egin nik (egilea txiki agertzen da) eta espezismoa kritikatzea du helburu. Irudi antiespezista bat da beraz.

@txopi ba erabat kontrara ulertu dut 🤣

Gainera ez dut lotura ikusi eta agian hor zegoen gakoa. Bihar komentatuko dugu. Gabon!!

@dabidnet @txopi nik ere antiespezistei eginiko kritika moduan ulertu nuen... 🙈. Nire kasuan ere ez naiz antiespezista moduan kontsideratzen, naiz eta erabiltzen ditugun beste animaliekiko errespetua izan behar dugula garbi dudan (izan jateko edo etxean edukitzeko). Antiespezismoaren mugek zalantza asko sortzen dizkidate eta agian ezjakintasunagatik da, baina surrealistak ere iruditzen zaizkit

@dabidnet irudian dirua agertzea ez da kasualitatea. Estekatu dudanaren 2. paragrafoan dio:

"Jarrera honek dio espezismoa kapitalismoa sostengatzen duen jazarpen sistemetako bat dela antropozentrismoan oinarritzen dena, non kolektibo batek beste batekiko (gizakiok, gainontzeko animaliekiko) menperatze estruktura materiala ezartzen baituen. Honen kontrako borroka da antiespezismoa."

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.