Kaixo :fedibertsoa:!

Hasiberri dugun aste hau egiteko erabiliko dugu:

* Proposamenak egiteko: irailaren 16tik 23ra.
* Inkesta betetzeko: irailaren 23tik 30era.

Badakizue zein izango den urrirako egingo duzuen proposamena?

@elegose nire ustez, ondo legoke web-orri finko batean taldearen funtzionamendua azaltzea, labur bada ere. Nola parte hartu, hautaketa prozesua, ondorengoa...

@izaro @txopi @dabidnet nahi baduzue pad bat ireki eta denon artean idatzi genezake web-orri horren edukia. Testua adostu ostean web-orri sinple bat egin eta kitto. Zer deritzozue?

Jarraitu

@izaro @dabidnet PAD horri buelta bat eman diot Elegose zer den eta nola dabilen azaltzen saiatuz. Parte hartzen ez dudanez litekeena da akatsen bat egin izana. Birpasatu dena mesedez!

Testua adostutakoan, nire ustez ondo legoke Laborategian argitaratzea eta @elegose​​ren profiletik estekatzea.

@txopi @izaro @elegose ekarpen batzuk egin ditut, baina zure testuak taldearen funtzionamendua oso ondo ulertu duzula adierazten du 😜

Egun batzuk utziko ditut beste ekarpenik egotekotan jasotzeko (baita ere, beste buelta bat eman nahi diodalako) eta HTML erdi-txukun bat prestatutako dut azpidomeinu baten jartzeko.

Eskerrik asko txo!

@dabidnet @txopi @elegose Iepe! Nik ere sartu ditut pare bat gauza. Oso ondo dagoela uste dut! ;)

@elegose @izaro @txopi @elegose @dabidnet
Azken aldian denboraz juxtu nabil eta nahi baino gutxiagotan konektatzen naiz 😩, baina oraintxe ikusi dut @elegose-ren funtzionamenduaren inguruko testuarena 👍
Irakurri dut, eta ez naiz gai inolako ekarpenik egiteko 😂😂
Oso txukun dago, beraz, aurrera!!👏

@jonUgarte @Zaru_ttikiya @izaro @txopi @dabidnet hemen aurkituko duzu testuaren azken bertsioa laborategia.eus/elegose/ azkentzen gabiltza datorren astean aurkezteko 😊

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.