El Correo egunkariaren Territorios gehigarrian, Luisa Idoatek 4 orrialdeko erreportajea argitaratu du munduko alfabetoei buruz. Zorionak, oso interesgarria.

Hala ere, esan beharra dut etnozentrismoan jausten dela, Mesopotamian eta bertatik eratorritako idazkeretan zentratzen delako. Irudian agertzen den baieztapena adibidez gezur borobila da.

TO HARIA! 👇 👇 👇

Jarraitu

Dena esateko, argi gera dadila ez naizela hizkuntzalaria. Hala ere, korear alfabetoa ezagutzen dut eta gauza jakina da bere jatorria independentea dela eta sinboloak, dagozkien soinua ahoskatzean, ahoak hartzen duen forman oinarrituta daudela. Irudian "ㄱ" kontsonantearen ahoskera/jatorria, gure "g" soinuari dagokiona. Informazio gehiago: en.wikipedia.org/wiki/Hangul

Lau orrialdetan zehar, leku ñimiño bat eskaintzen die Egiptoko piktogramei eta Txinako eta Japoniako alfabetoei. Emaitza, nire ustez, bizi garen mundu honen desitxuratzea da. Ikuspegi berekoia, irreala. Zoritxarrez, idazleak eta irakurle gehienek ere antzemango ez dutena. Informazio gehiago hemendik tiratuz aurki dezakezu:
eu.wikipedia.org/wiki/Idazkera

Erakutsi haria
Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.