Jarraitu

Azken orduotan ​ren inguruko meme konspiranoiko pare bat jaso ditut: diseinatutako birus bat dela, Txinak abantaila geopolitikoa hartzeko nahita zabaldu duela...

Horrelako kasuetan, ni Ockhamen labana aplikatzearen aldekoa naiz, hau da, konspirazio konplexu eta anker perfektuen ordez, azalpen sinpleen alde egitekoa: eu.wikipedia.org/wiki/Ockhamen

​ iritzi berdinekoa dela dirudi: "Birusa nahita zabaldu zenaren baieztapenak ez du sinesgarritasunik".

Filosofo estatubatuarrari bere itzultzaile italiarrak koronabirusaren inguruan egindako elkarrizketa txiki bat: ctxt.es/es/20200302/Politica/3

Erakutsi haria

Hala ere, nire ustez, honek ez du esan nahi beste edozein egoeratan egiten duten bezala, koronabirusak eragindako krisia bere onurarako erabiltzea zenbaitek.

Adibidez, Txina krisitik ateratzen hasia dela ikustean (mundu mailako inbertsoreak izututa jarraitzen zutenean), gobernuak enpresen akzioak merke erosi izanak zentzua izango luke. Hori ez da konspirazio baten froga, Txinako gobernuak bere enpresen alde egitea horrelako une batean, guztiz esperokoa delako.

Erakutsi haria

Europa mailan enpresen alde hartu diren erabaki batzuk eta gurean EAJk eta PSEk hartu dituzten erabakiak berriz, niri ez zaizkit Txinarenak bezain etikoak iruditzen. Ulertu dudanagatik, botere publikoak indartu ordez, enpresa pribatuei abantaila ekonomiko handiak eman zaizkielako. Ez dirua aurrerago itzultzeko edo enplegua ziurtatzeko baldintzekin, ez, baizik eta musutruk, ohi bezala.
argia.eus/albistea/eajk-eta-ps @argia

Baietz neurri neoliberal gehiago hartu konfinamenduan gauden bitartean 😢

Erakutsi haria
Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.