Jarraitu

Zure auzoko liburudenda itxita dago eta ez duzu Amazon esplotatzailea besteen kontu aprobetxatu dadin lagundu nahi? @elegose

Normaltasunera itzuli bitartean, agian merezi dizu online dauden euskarazko liburuei eta euskal literaturari begirada bat botatzea:
buruxkak.eus/
booktegi.eus/
armiarma.eus/

@txopi @elegose Edo liburutegi publikoetatik har daitezkeenak, zeintzuen DRMa kentzera ez nukeen inor animatuko ossso zaila baita

@gorka_bm @txopi @elegose Niri #DRM-arena ez zait batere gustatzen... eta ez dakit orain nola izango den, baina orain dela pare bat urte Elkarrek argitaratutako e-liburu bat erostera joan eta DRMarekin zetozela esan zidatenean...

@izaro @elegose @txopi Ez dut uste aldatu denik. Baina bueno, Calibrerekin ez da zaila kentzea. Gehiago iruditzen zait “artxibo hau gurea da” esateko modu bat beste ezer baino

@izaro @elegose @txopi Liburu digitalekin mende honetara egokitutako politika egin duen euskal argitaletxe bakarra (literaturan behintzat) Susa izan da. Eta iruditzen zait funtzionatu diola

@gorka_bm @elegose @txopi Bai, ni @susa@mastodon.eus-n pare bat aldiz erosi dut, azkena uste dut #FakirrarenAhotsa izan zela, eta oso gustora egia esan !
#Elegose-n nork edo nork besteren batek ere egiten zuela komentatu zuen.

@gorka_bm @izaro @elegose @txopi funtzionatzen duela ulertu nion nik ere Gotzoni Durangoko Azokan egin genuen mahai-inguruan 🤷‍♂️

@izaro @elegose @gorka_bm @txopi

Duela gutxi eLiburutegia erabiltzeko sarbidea eskatu nuen, baina liburuek DRMa izateak eta Adobe Digital Editions programa erabiltzera behartzen zaituztela ikusteak atzera bota ninduen.

eliburutegia.euskadi.eus/prest

eliburutegia.euskadi.eus/pregu

@aldatsa @izaro @elegose @gorka_bm @txopi nik eliburutegian irakurteko ez dot arazorik izan! Nonoz udan eta... irakurri dot eta ondo, egia esan hiri Ipadean deskargetan dodala!

@aldatsa @izaro @elegose @gorka_bm DRM teknologia itxia da eta nire ustez administrazio publikoak ez luke horrelakorik erabili beharko, software librea erabiltzen dutenak diskriminatzen dituelako.

Horregatik, eLiburutegian libururik ez "alokatzea" erabaki nuen aspaldi. Hala ere, itxialdi luze honetan haurrentzako euskarazko filmak jarri ditugu Firefoxek duela hiru urte DRMri euskarria ematen hasi zelako:
blog.mozilla.org/blog/2015/05/
EME-free bertsioek ez daukate DRMrik: download.cdn.mozilla.net/pub/f

@txopi @elegose ni ez noa online erosten, horregatik nago martxokoa irakurri barik! Argi daukat!

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.