Jarraitu

Robotizazioak, adimen artifizialaren laguntzaz, gutxi-gutxika baina etenaldirik gabe, gero eta lanpostu gehiagoren galera eragiten ari da (eta askoz gutxiagoren sorrera).

Orain arteko aurrerapen teknologikoek lanaldia txikitu ez duten bezala, datozenek ez dute gizarte orekatuago bat ekarriko. Aberats gero eta aberatsagoak eta txiro gero eta txiroagoak espero dira, autonomia gero eta gutxiago duten gizakiak.

Konponbiderik? Bai, kaltegarriak diren eraldaketak saihestea.

iadomotica.wordpress.com/2017/

@txopi Kezka konpartituz, uste dut artikuluaren amaieran aipatzen den bezala arriskua ez dela adimen artifiziala edo teknologia bera, baizik eta aurrerapen hauek noren esku dauden.

Zentzu honetan, aurrerapen teknologiko hauei uko egitea baino, pertsonen bizi-baldintzak hobetuko dituzten aurrerapen sozialen alde borrokatzea egokiago deritzot. Edo zure amaierako esaldia moldatuz, aurrerapen teknologikoen ezarpenak aurrerapen sozialei baldintzatzea, horretarako indar korrelazioak aurretik aldatuz.

@XabierSoto ados, baina ez gaitzala terminologiak nahastu.

Teknologia ez da neutroa. Zelatatze azpiegitura bat adibidez, ez da ona edo txarra nork erabiltzen duen arabera. Pribatutasun errespetatzen badugu, zelatatze teknologia masiboak kaltegarriak izango dira bai ala bai. Bonba atomikoa...

Aurrerapen/hazkunde/garapen kontuak erlatiboak iruditzen zaizkit maiz. Duela 40 urte, diktadura amaitzean, genituen elkartasun mailak lortzeari adibidez aurrerapen soziala dei dakioke edo beste nolabait.

@txopi ados, lehenengo zatiari buruz gehiago esango nuke: zientzialarioi dagokigu aurkikuntza berri bat plazaratu aurretik bere ondorio etiko eta sozialak aztertzea. Ideia sinplea dirudi, baina adimen artifizialaren arloan argi dago enpresetan lan egiten duten gehienek ez dutela ulertzen edo konpartitzen. Unibertsitatean kontzientzia gehiago dugula iruditzen zait, nahiz eta askotan kontraesanak kudeatu behar ditugun gehienbat enpresa handietatik datorren finantziazioa onartu ala ez erabakitzeko.

@txopi Lanaren historia aztertzen badugu, nik esango nuke teknologiak aurrera joan ahala beti txikitu dela lanaldia:
Aro klasikoan esklabutzak ez zuen ordutegirik, erdi-aroan eguzkia irtetzen zenetik sartzen zenerarte lan egiten zuten biztanleria osoa, industria iraultzarekin 8h-ak eta lehenengo ordu libreak etorri ziren eta ikasketak agertu ziren.

Gaur egun biztanleriaren %35ak beste %65a mantentzen du. 80 bizitza urtetik bakarrik 40 lan egiten ditugu. Langileria ez-produktiboa agertu da...

@txopi Denbora aurrera joan ahala lan mekaniko eta errepetitiboa (erein eta jaso, hil arte) automatizatu da eta orain lan kreatiboagoak agertzen hasi dira, proportzio handiagotan: zinemak, museoak, musika... Gainera gizartearen proportzio oso handientzako.

Arazoa ez da automatizazioa, ekoizpen-baliabideen jabetza baizik.

@izarhautsa guztiz ados nago zurekin. Langileek sortzen duten plusbalioa enpresariek nahieran erabiltzen dutela da arazoa.

Industrializaziotik egin dugun bidea ikusita, gauden egoeran, errobotizazioak langileak kaltetzea besterik ezin dugu espero. Iraultza bat gertatu beharko litzateke hori hala ez izateko. Horregatik dute enpresariek "gutxieneko soldata" eta antzekoak ahoan, bake soziala behar dutelako errobotizazioa modu erraz batean zabaltzeko.
Artikulu bat idatziko dut hau hobeto azaltzeko.

@izarhautsa gai potoloa atera duzu, eskerrik asko. Gauza asko daude esateko gai honi buruz eta hedabide hau ez da azalpen luzeak emateko aproposa. Beraz, idazten hasi eta mikroblog honetan hainbat mezu bota ordez, artikulu bakarra argitaratu dut blog honetan:
ikusimakusi.eus/2020/zer-esper

@txopi Guztiz ados nago. Espaniar RGI-DBE atera zutenean eta ezkerra ospatzen ikusterakoan, egoera bakarrik azaltzen da.

Etxebizitza duin bat, janaria, hezkuntza, elektrizitatea, ura... bermatu ordez 500€ko laguntza bat emango dute, ezertarako heltzen ez dena, eskubideak diren bizi baldintzak enpresa pribatuei erosten jarraitzeko, modu oso garesti batean.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.