Robotizazioak, adimen artifizialaren laguntzaz, gutxi-gutxika baina etenaldirik gabe, gero eta lanpostu gehiagoren galera eragiten ari da (eta askoz gutxiagoren sorrera).

Orain arteko aurrerapen teknologikoek lanaldia txikitu ez duten bezala, datozenek ez dute gizarte orekatuago bat ekarriko. Aberats gero eta aberatsagoak eta txiro gero eta txiroagoak espero dira, autonomia gero eta gutxiago duten gizakiak.

Konponbiderik? Bai, kaltegarriak diren eraldaketak saihestea.

iadomotica.wordpress.com/2017/

@txopi Lanaren historia aztertzen badugu, nik esango nuke teknologiak aurrera joan ahala beti txikitu dela lanaldia:
Aro klasikoan esklabutzak ez zuen ordutegirik, erdi-aroan eguzkia irtetzen zenetik sartzen zenerarte lan egiten zuten biztanleria osoa, industria iraultzarekin 8h-ak eta lehenengo ordu libreak etorri ziren eta ikasketak agertu ziren.

Gaur egun biztanleriaren %35ak beste %65a mantentzen du. 80 bizitza urtetik bakarrik 40 lan egiten ditugu. Langileria ez-produktiboa agertu da...

@txopi Denbora aurrera joan ahala lan mekaniko eta errepetitiboa (erein eta jaso, hil arte) automatizatu da eta orain lan kreatiboagoak agertzen hasi dira, proportzio handiagotan: zinemak, museoak, musika... Gainera gizartearen proportzio oso handientzako.

Arazoa ez da automatizazioa, ekoizpen-baliabideen jabetza baizik.

Jarraitu

@izarhautsa guztiz ados nago zurekin. Langileek sortzen duten plusbalioa enpresariek nahieran erabiltzen dutela da arazoa.

Industrializaziotik egin dugun bidea ikusita, gauden egoeran, errobotizazioak langileak kaltetzea besterik ezin dugu espero. Iraultza bat gertatu beharko litzateke hori hala ez izateko. Horregatik dute enpresariek "gutxieneko soldata" eta antzekoak ahoan, bake soziala behar dutelako errobotizazioa modu erraz batean zabaltzeko.
Artikulu bat idatziko dut hau hobeto azaltzeko.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.