@PorrurenGrabatokia @txopi gehiago da Yunohost bezalako zerbait, norberaren menpe dauden zerbitzuak kudeatzeko laguntzaile bat edo yunohost.org/

Hori bai, izena 👌

@dabidnet @PorrurenGrabatokia Yunohost ezagutza teknikoak dituztenei zuzenduta dago. Azkenaldian, teknikoak ez diren baina beraien datuen pribatutasunaz arduratzen diren pertsonentzat ari dira gauzak ateratzen. Makina entxufatu, piztu, ezarpen gutxi batzuk egin eta zure telefonoak eta abar bertan backupak egiteko konfiguratu ditzakezu. Biztanleriaren gehiengoak egin lezakeen zerbait!

@txopi @PorrurenGrabatokia zergatik diozu Yunohost ezagutza teknikoak dituztenei zuzenduta dagoela? Beraien helburua ezagutza teknikoak ez dituzten horiei zuzentzea dela esango nuke nik.

Sistema eragilea jarri, nabigatzailearen bitartez konektatu makinara, zerrendatik zer software instalatu nahi duzun aukeratu, lau konfigurazio eta prest dago.

@PorrurenGrabatokia webgunean azaltzen du: nextcloud + sogo + wordpress + roundcube (+ BoxUI + AppImage + beste gauza asko). Horrelako soluzio konertzial gehiago ikusi ditut baina hau da orain arte ikusi dudan libreena.

Ezagutza tekniko edo denbora askorik ez dutenentzat, hardwarea+softwarea batera eskuratzea ideia ona iruditzen zait. Gailuen datuen segurtasun kopiak norberaren etxean egiteko modu eroso bat. Etorkizuna izan dezake, ez?

@txopi ni oaindik ze kasutan erabili daiteken hausnartzen ai naiz. Gune sozial okupatu batian zerbitzari propioa eukitzeko?
Etxe propioetan?

Etxeetarako Nextcloud ikustet erabilera haundina eukiko lukena, baño zaila izangoa instalatzea.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.