Jarraitu

@admin gida hau oso argigarria iruditu zait: mastodon.help/

Diseinu aldetik eta filosofia aldetik Mastodonek egiten dituen ekarpenak eta beraien zergatia ondo islatzen dituela iruditzen zait.

@txopi @admin laguntza gisa eta Mastodon ulertze aldera oso lagungarria izango da, agian lan apur bat hartu eta hemen gaudenon artean euskaratu ahalko genuke.

Niri puntu bakarrak sortzen dit nolabaiteko zalantza: Bridging Mastodon and Twitter. Hori, sarritan, Twitter -> Mastodon egiteko erabiltzen delako. Dozena erdi pertsona ditut blokeatuta hori egiteagatik eta twitter.com bera ere filtratzen dut. Oso astuna egiten zait aukera hori.

Baina itzela da gida (eta ez dute bukatu 😊).

@dabidnet @txopi @admin "Niri puntu bakarrak sortzen dit nolabaiteko zalantza: Bridging Mastodon and Twitter. Hori, sarritan, Twitter -> Mastodon egiteko erabiltzen delako." Guztiz ados!

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.