#Sysadmin
Nola ikusi dezaket interfaze grafikorik ez dakan (beraz Firefox edo beste nabigatzailerik ez dabilen) zerbitzari batean http://localhost helbide bat?
@PorrurenGrabatokia modu oso friki bat "telnet" erabiliz:
$ telnet localhost 80<enter sakatu>
GET / HTTP/1.1<enter sakatu>
Host:<enter sakatu>
<enter sakatu>
Honela HTMLa terminalean agertuko zaizu. Terminaletik benetan nabigatu nahi baduzu, "lynx" erabil dezakezu. "links" hobeagoa da.
@inigoortega @PorrurenGrabatokia nik ere lynx gehiagotan erabili dut links baino. Elinks eta w3m ez ditut probatu.
@PorrurenGrabatokia @txopi seguruenik aipatu dituzun programa guztiek irakurtzen dituzte html fitxategiak hauei komando lerro bidez pasata. Behintzat lynxek bai.
Nik behintzat ez dut zure galdera ulertu, bestela
@inigoortega @txopi Webgune grafiko batek bezela ikusaraztea weborria
@PorrurenGrabatokia @inigoortega @txopi zerbitzaria ez(in) baduzu konfiguratu, hau da, domeinua, etab. jarri, `http://<IP-a>:<ataka>` helbidea ikusgai egon beharko luke.
Horrela ez bada, eta alternatiba ez-hain-seguru bezala, `ssh (-X|-Y) <erabiltzailea>@<zerbitzaria>` (zure X sesioa igortzeko) eta bertan nabigatzailea ireki `http://localhost:<ataka>`-n.
@jon @PorrurenGrabatokia @inigoortega nik ere ez dut ondo ulertu zeren bila zabiltzan baina ematen du SSH tunel batekin port forwarding egitea dela bilatzen ari zarena:
https://askubuntu.com/questions/112177/how-do-i-tunnel-and-browse-the-server-webpage-on-my-laptop
Zergatik zaude gauza hauek egiten, domeinua oraindik erosi ez duzulako? Agian ostalariko zure lokaleko /etc/hosts fitxategian lerro hau gehitu besterik ez duzu etorkizuneko DNSa zuk eskuz ezartzeko:
<ostalariaren ip-a> <ganciok izango duen domeinua>
@txopi @inigoortega
Ostalaria zeditutakoa da, ikastaro batean zehar nahi deguna probatu ta instalatu dezagun.
Tor bidez konektatuta dago ta ez daka domeinurik, ta ez du izango. Proba hutsa da.
Horregatik nahi nun probatu, instalatzeaz aparte, nola garatzen dan Gancio erabilpenakin. Baño horretako ikuspegi grafiko ta interaktiboa behar det.
Beidatukot tunelana
@PorrurenGrabatokia @txopi @inigoortega agian web zerbitzari bat altxatzea beharko zenuke? Nabigatzailetik bistaratzeko aukera izango zenuke ip helbidera joz
@Aitzol @txopi @inigoortega
Ba seguraski modu hobena izango zan, nginx proxytzat.
Baño esan ziaten Tor eukita enula nginx beharko 🤔
@Aitzol @txopi @inigoortega
Gida hau dago: https://gancio.org/install/nginx
Baño ez dakit nun dagon o jarri behar dan konfigurazio fitxategi hoi. Ideiarik?
@PorrurenGrabatokia @txopi @inigoortega nginx-ek web zerbitzari bat jarriko du abian. Nik Apache erabiltzen dut horretarako, nginx ez dut kontrolatzen
@PorrurenGrabatokia @txopi @inigoortega baina itxuraz fitxategi horrek nginx konfiguratzen den lekuan joan beharko luke, begiratu duzu /etc-n
@Aitzol @PorrurenGrabatokia @txopi ... nik ere pikatxu nahii dut...
@inigoortega @Aitzol @PorrurenGrabatokia @txopi Pikatxu gure instantziako emojien zerrendara gehitu dugu!
@txopi @PorrurenGrabatokia @inigoortega nik oraindik ez dakidan gauza da: HTTP(S) bidez bakarrik nahi duzu konektatu? Horrela bada, tunelarekin listo.
Gauza grafikoak egin nahi badituzu (zeintzuk?) X sesioa igorri SSH-n. Eta mahaigaina ikusi nahi baduzu... ba VNC, suposatzen dut.
SSH Tor bidez egiteko: https://tor.stackexchange.com/questions/123/how-can-i-anonymize-my-ssh-traffic-using-the-tor-network/127#127
@txopi @inigoortega
links, links2 ta lynx probatu ostean, elinks izan da arrakastatsua!
Oain, badakizute modurik HTML fitxategiak prozesatuta bistaratzeko SSH bidez??