5G-aren kontra nago (I) https://www.argia.eus/blogak/dabid-martinez/2020/11/06/5g-aren-kontra-nago-i/
@dabidnet pasarte honek zalantza piztu dit: "Nik ere uste dut hemendik gutxira kolapso baten aurrean aurkituko garela, eta kolapso hori ez dela bakarrik ekologikoa izango. Baina ekologikoa ere izango dela."
Ondorio ekologikoez gain (hainbat ekosistemen gainbehera...), baliabideen agortzeaz ari zara (erregai fosilak, lur arraroak...)? Ala beste faktore independenteren batez?
@txopi nahi dut pentsatu etorriko zaigun hondamendi hori ez dela bakarrik ekologikoa izango. Etorriko da kolapso ekonomikoarekin, sozialarekin batera..., adibidez. Eskutik. Azken hauek ekologikoaren ondorio gisa ala kausa bateratu gisa? Nahi dut kausa bateratua izatea, ondorioa izatea txepelegia litzateke.
Uste dut kolapso ekologikoaz ez dugula nahikoa hitz egiten, eta horregatik esaldiaren berridazketa. Indarra emateko.
Katarsis gisa ulertu behar dugun edo ez... Norberak erabaki dezala 🤷